Independentziaren aldeko herri-galdeketa egin nahi dute

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea  Arrankudiaga-Zollo

Independentziaren aldeko herri-galdeketa egin nahi dute

“Sentsibilitate politiko ezberdineko” Arrankudiaga-Zolloko auzokide talde batek “Euskal herri independiente batean bizitzeko eskubideari buruzko erreferedum-kontsulta bat” egin nahi du herrian, “Etxarri-Aranatzen, Eskozian edo Katalunian bezala”. Hala adierazi dute herritarren etxeetan banatu duten oharrean.

Udala eta aseguru etxea akordiora heldu dira kiroldegiaren gaineko zorra ordaintzeko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiara

Udala eta aseguru etxea akordiora heldu dira kiroldegiaren gaineko zorra ordaintzeko

Kiroldegiaren proiektuaren gaineko zorra kitatzeko akordiora iritsi dira Aiarako Udala eta Asemas aseguru etxea. Aseguru etxeak proiektua diseinatu eta exekutatu zuten arkitektoak ordezkatzen ditu. Akordioan jasotakoaren arabera, aseguru-etxeak 675.000 euro ordainduko ditu. Udal-arkitektoak eta bere laguntzaileak, berriz, 50.000 euro ordainduko dituzte zuzenean (proiektua diseinatzeagatik jaso zuten antzeko diru-kopurua).

Aiala Vidrioko zuzendaritzak 6 hilabeteko enplegua erregulatzeko espedientea aurkeztuko du

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Laudio

Aiala Vidrioko zuzendaritzak 6 hilabeteko enplegua erregulatzeko espedientea aurkeztuko du

Aiala Vidrioko langileek berriro negoziaketak abiatuko dituzte enpresako zuzendaritzarekin. Azken kasu honetan ez da hitzarmen kolektiboaren harira, baizik eta 6 hilabeteko enplegua erregulatzeko espedientea dela eta.

Herrien jaialdi kulturala

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio

Laudioko Andaluziar, Gaztela eta Leon, Extremadura eta Galiziar etxeek herrien jaialdi kulturala ospatu dute asteburuan Herriko Plazan. Dantza, musika, gastronomia... eskaini dute.

Argazkiak: Aitor Burgoa

Ur-arratoia WN0006 laukian

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ingurumena  Aiaraldea

Ur-arratoia WN0006 laukian

Naturayala blogak hurbileko espezie eta bioaniztasunaren inguruan beste sarrera interesgarria argitaratu du, Gustavo Abascalek idatzi du testua:

"Bitxia izan zen Paris Hilton ezagutzea Beverly Hills-en egon nintzenean"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiara  Aiara: Arespalditza

"Bitxia izan zen Paris Hilton ezagutzea Beverly Hills-en egon nintzenean"

ITSASO BOLIVAR (Arespalditza, 1990) nazioarteko esparruan lan egiten duen modeloa da. Estatu Batuetan eta Europako hainbat aldizkaritan agertu da eta dagoeneko 4 urte eman ditu profesional munduan. 

 

Nola bilakatzen da Arespalditzako neska bat mundu mailako ospea duen modelo batean?

Etxaurren Ikastolako jaia

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Hezkuntza  Aiara

Etxaurren Ikastolan jaia ospatu dute asteburuan ikasturte bukaera dela eta. Horretarako antzinako jolasak, mini-motorren lasterketak, diskofesta, guraso eta ikasleen arteko partida... antolatu dituzte.

Guraso elkarteak antolatu du Aiarako Udalaren babesari esker.

Argazkiak: Laura Guerrero

Udalak jaien eskaintza kulturala aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio

Udalak jaien eskaintza kulturala aurkeztu du

Laudioko Udalak hedabideen aurrean aurkeztu du zeintzuk izango diren San Roke jaien ekintza nagusiak. Aurreratu zuten bezala, San Roke Musika Elkartea izango da pregoilaria eta Zoroak koadrilak txupina jaurtiko du. Kontzertu garrantzitsuena Doctor Deseo taldearena izango da, abuztuaren 29an egingo dena.