"Gure ekarpen garrantzitsuena izan da gehiengo absolutuarekin bukatzea, gai guztiak adostasunaren bitartez landu dira"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiara

"Gure ekarpen garrantzitsuena izan da gehiengo absolutuarekin bukatzea, gai guztiak adostasunaren bitartez landu dira"

IRAIDA SAENZ DE LAFUENTE (Menoio, 1969) Aiara Batuz taldeko alkategaia izango da hurrengo hauteskundetan. Plataformak udalean egindako ibilbideari buruz mintzatu da bereziki elkarrizketan.

Hauteskundetan zu izango zara alkategaia, nolakoa izan da hautaketa prozesua?

Laudioko aurrekontuak onartu dituzte udalbatzan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Laudioko aurrekontuak onartu dituzte udalbatzan

Gaur egindako udalbatzan udalaren kudeaketarako garrantzitsua den tresna onartu dute; aurrekontuak, alegia. Bildu udal gobernu taldearen bozarekin eman da onarpena eta gainontzeko taldeak abstenitu dira.

Aurrekontuen proposamenean 24.328.846 euro jasotzen dira, 2014an baino 535.000 euro gehiago, % 2,25eko igoerarekin. Diru-sarrera garrantzitsuena Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsetik jasoko du Udalak, 2014koarekin alderatuta 874.640 euroko igoerarekin.

San Prudentzio eta San Markos jaiek ospakizunez zipriztinduko dute Aiara

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiara

San Prudentzio eta San Markos jaiek ospakizunez zipriztinduko dute Aiara

Herriko jaien aroa heltzear dago eta Aiaran izango dira laster. San Prudentzio ez ezik, San Markos jaiak ere ospatuko baitituzte berehala.

Ramiro Gonzalez EAJko Arabako Foru Aldundiko hautagaiak Okondon ospatu den EGI Egunean parte hartu du

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Okondo

Ramiro Gonzalez EAJko Arabako Foru Aldundiko hautagaiak Okondon ospatu den EGI Egunean parte hartu du

EGI Eguna ospatzen ari dira Okondon gaur. Egitarauaren barruan ekitaldi politikoa gauzatu dute arratsaldeko 17:00etan eta Ramiro Gonzalez EAJko Arabako Foru Aldundiko hautagaiak hartu du hitza.

Gonzalezek salatu du EAJ ustelkeriari lotzeko kanpaina abiatu dutela PP eta Bildu alderdiek. Ramiro Gonzalezek adierazi du bi alderdi horiek bakarrik elkartzen direla EAJren aurka jotzeko. Horren aurrean jeltzaleek lanean jarraituko dutela ziurtatu du.

Gure Esku Dago ekimenak erabakitze eskubidea josiko du oihalen bitartez

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea

Gure Esku Dago ekimenak erabakitze eskubidea josiko du oihalen bitartez

Apirilaren 25ean, larunbata, Gure esku dago plataformak hainbat ekimen egingo ditu eskualdean. Erabakitze eskubidea ardatz, helburua ekainaren 21ean Euskal Herriko hiriburu desberdinetan egingo den nazio ekimenerako lanketa egitea izango da.

Amurrio Guk Bai talde independenteak bere zerrendako kideak aurkeztu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio

Amurrio Guk Bai talde independenteak bere zerrendako kideak aurkeztu ditu

Amurrio Guk Bai taldea Ikunen dago eta partaidetzaren aldeko alderdia da. Gaur plazaratu du 2015eko udal hauteskundetan aurkeztuko duen zerrenda eta hurrengoak dira bere kideak.

 

  1. Beatriz Izaguirre Camino. Comunnity Manager. 39 urte

CD Laudio desagertzeko arrisku larrian dagoela adierazi du klubak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio

CD Laudio desagertzeko arrisku larrian dagoela adierazi du klubak

Atzo hitzordu garrantzitsua zeukaten CD Laudioko bazkideek zuzendaritza berria osatzeko. Bilera horretan klubaren hauteskundeko zerrendak aurkeztu behar ziren baina 4 bazkide bakarrik agertu ziren.

Horren ondorioz futbol klubaren zuzendaritzak bukatutzat ematen du CD Laudioren ibilbidea, norbaitek lekukoa hartuko ez balu ekainaren bukaera baino lehen.

Zuzendaritza berria sortuko ez balitz Laudioko udalaren eskuetan geratuko litzateke klubaren etorkizuna erabakitzea.