Fuerza mayor

2015/04/25 15:30

Lanbide Heziketa Eskola Laudio

Prezioa: 3€. Zazpi urtetik gorakoentzat.

Pride

2015/04/18 15:30

Lanbide Heziketa Eskola Laudio

Prezioa: 3€. Zazpi urtetik gorakoentzat.

Hitzarmena sinatu dute Orozko, Arrankudiaga eta Zeberioko udalek Hizkuntza Eskubideen Behatokiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Aiaraldea Hitzarmena sinatu dute Orozko eta Arrankudiagako udalek Hizkuntza Eskubideen Behatokiarekin. Hemendik aurrera hiru herri horietako edozein herritarrek behatokira jo ahal izango du instituzio publiko zein pribatu batean bere hizkuntza eskubideak urratzen direla ikusiz gero.

Etxaurren Ikastolan egin dute Aiarako Korrika Txikia

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiara

Aiaran ere martxoaren 25ean gaueko ordu txikitan igaro da Korrika. Baina umeek ostiralean parte hartu dute ez bakarrik Korrika Txikian, hainbat joko ere antolatu baititu Etxaurren Ikastolak.

Argazkiak: Etxaurren Ikastola

Umeek kaleak bete dituzte Amurrioko Korrika Txikian

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio

Ostiralean aprobetxatu dute Amurrion eguraldiak emandako aukera eta Korrika Txikia gauzatu dute. Ikastetxe ugari kalera atera dira lekukoa eramateko eta kaleetan euskara aldarrikatzeko.

Argazkiak: Begoña Guillén

Hesian eta Skakeitanek joko dute Amurrioko Jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio

Hesian eta Skakeitanek joko dute Amurrioko Jaietan

Aurtengo Amurrioko jaiek iazko eredu bera jarraituko dute datei dagokienez. Abuztuaren 12an hasi eta 17an bukatuko dira. Txupinazoaren egunean, hau da, abuztuaren 12an Skakeitan talde donos-tiarrak joko du eta bi egun geroago -koadrilen egunean alegia- Hesian taldearen txanda helduko da.

Larrialdiko mozioa aurkeztu du Laudioko Musika Bandak babes ekonomikoa lortzeko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio

Larrialdiko mozioa aurkeztu du Laudioko Musika Bandak babes ekonomikoa lortzeko

San Roke Musika Elkarteak larrialdiko mozioa aurkeztu du alderdiek Laudioko udalbatzan eztabaidatu dezaten. Aurkeztutako testuan Musika Bandak azaldu du azken 6 urteetan udalak egiten dion ekarpen ekonomikoa izoztuta dagoela eta horrek ahalegin handia suposatu diola.

Aiara zeharkatu du Korrikak gaueko ordu txikietan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiara

Luiaondotik sartu da Korrika Aiaran eta Murga, Arespalditza eta Izoria zeharkatu ditu Bizkaira igarotzeko. Nagusi zein umeek parte hartu dute euskararen aldeko ekimenean.

Argazkiak: Zuriñe Alava, Izar Mendiguren, Josu Garaio