Langile bat hil da Tubacexen lantegian gertatutako lan-istripu baten ondorioz

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio

Langile bat hil da Tubacexen lantegian gertatutako lan-istripu baten ondorioz

Langile bat hil da Tubacexen lantegian gertatutako lan-istripu baten ondorioz. Istripua 15:40ak aldera gertatu da, Lakuako Segurtasun Sailaren arabera. Langilea Gurutzetako hospitalean zendu da, ebakuntza egiten ari zitzaizkionean.

 Enpresako iturriek EFE agentziari jakinarazi diote langilea ez zela Tubecexekoa, egoitza Derion duen Montajes Metalicos Jáuregui enpresakoa baizik.

 2012an beste langile bat hil zen lantegi berean; eta 2010ean beste bat zendu zen Tubacexen  Laudioko fabrikan.

Txaber Errazti hil da, ikastolaren sortzaile eta euskararen bultzatzaile sutsua

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Laudio

Txaber Errazti hil da, ikastolaren sortzaile eta euskararen bultzatzaile sutsua

Txaber Errazti euskararen bultzatzaile sutsua zendu zen atzo, 88 urterekin. Euskararen normalizazioaren alde JEZen egindako lanagatik Lazarraga saria jaso zuen. Eta, Laudioko Araba Euskarazen omenaldia. Izan ere, Garmaka auzoan euskaraz ikasteko eskola sortu zuen; lehen ikastola. Urte askoan JEZ enpresako gidari izanagatik ohorezko lehendakaria zen.

Agur, tximeletak!

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ingurumena  Aiaraldea

Agur, tximeletak!

Maider Iglesias, Naturayala blogeko kideak sarrera interesgarria idatzi du: 

Hotza eta euriteak heldu dira eta hauekin batera tximeleten desagerpena eman da gure larre, baso eta herrietan. Eguzkiak bere agerpena egiten duen momentuetan oraindik ere espezie bakan batzuk ikusi ahal baditugu ere, tximeleten garaia amaitu dela esan dezakegu. Mundu guztiak ezagutzen eta bereizten ditu animalia koloretsu eta deigarri hauek, baina, zer dira? Nola bizi dira?

Baso-igel jauzkaria aztertzeko aukera Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ingurumena  Aiaraldea

Baso-igel jauzkaria aztertzeko aukera Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik

Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia departamentuak biologian, albaitaritzan zein ingurune zientzietako azken kurtsoko ikasle nahiz lizentziatuei praktikak eskaintzen dizkie. Jarduera honekin EHU zein beste unibertsitateko ikasleek aukera askeko kredituak lortu ditzakete.

Landa lana (populazioen jarraipen eta zentsuak) Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban burutuko da. Aiaran baso-igel jauzkaria izango da espezierik aztertuena, adibidez, eta laborategiko lana Aranzadiko egoitzan (Donostian) egingo da.

Hartz arrearen aztarnak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea

Hartz arrearen aztarnak

Gustavo Abascalek testu interesgarria idatzi du hartz errearen inguruan Naturaya blogean:

Ziur asko, hartz arrea (Ursus arctos) desagertu eta urte asko geroago, aiararren oroimenean bizirik mantendu da espezie honen eta gizakiaren arteko elkarbizitza zein animali honen azken aleen ehiza.  Egun, animalia honek haranean izan zuen presentzia eta ustez abereei eragindako kalteak zeintzuk diren ezagutzeko bere aztarnak jarraitu behar ditugu, kobazuloetan sartuz eta artxiboetan bilatuz.

Euskal liburua XVII. aldiz protagonista izango da

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio

Euskal liburua XVII. aldiz protagonista izango da

Amurrioko Udalak Euskal Liburuaren XVII. Aretoa izeneko ekimena zabaldu du. Egitasmoak gaurdanik ostirala arte iraungo du. Goizez eta arratsaldez liburu ezberdinen erakusketa egongo da Udal liburutegian. 10:00etatik 13:00ak arte eta 17:00etatik 19:30ak arte, hain zuzen ere.

Ganbegi 6-2 hockey taldeak 3-2 garaitu du Sardinero

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Laudio

Ganbegi 6-2 hockey taldeak 3-2 garaitu du Sardinero

Laudioko Ganbegi 6-2 Hockey taldeak 3-2 irabazi zuen atzo Santanderreko Sardineroren aurka. Gardeako kirol instalazioetan jokatu zen norgehiagokan leiha estua bizi izan zuten. Arratsaldeko hiruretan ekin zioten norgehiagokari. Iñaki Olaguneagak, Peio Garaiok eta Josu Garaiok sartu zituzten golak.

Iraileko goiz batez

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea

Iraileko goiz batez

Naturayala blogak argitaratutako sarrera interesgarria:

 

Iraila lehor honetako goiz batez, Mario eta biok hurbildu gara Uzkiano aldera. Belaze horiak eta udazken hatsa airean. Sasiartean eulitxoriak, miruak airean haizearekin dantzan. Zelai zabal idortuak mugatzen dituzten hesietako akazia-estaketan, belatxingak zelatan, zain, isiltasunaren zaindari.

Baso igel iberiarra

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ingurumena  Laudio

Baso igel iberiarra

Naturayala blogak igel iberiarraren inguruko azalpenak argitaratu ditu blogean:

 

Hiru urte izango dira Laudioko erreka batean, Nerbioiko arroilan, lehenengo baso-igel iberiarra aurkitu nuenetik, baina iaz arte ez nuen zehaztasunez identifikatzerik izan. Argazki guztiak bertan ateratakoak dira. Harritu egin ninduen aurkitzeak, espezie hori ez baita oso arrunta inguru honetan.