Umeek kaleak bete dituzte Amurrioko Korrika Txikian

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio

Ostiralean aprobetxatu dute Amurrion eguraldiak emandako aukera eta Korrika Txikia gauzatu dute. Ikastetxe ugari kalera atera dira lekukoa eramateko eta kaleetan euskara aldarrikatzeko.

Argazkiak: Begoña Guillén

Hesian eta Skakeitanek joko dute Amurrioko Jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio

Hesian eta Skakeitanek joko dute Amurrioko Jaietan

Aurtengo Amurrioko jaiek iazko eredu bera jarraituko dute datei dagokienez. Abuztuaren 12an hasi eta 17an bukatuko dira. Txupinazoaren egunean, hau da, abuztuaren 12an Skakeitan talde donos-tiarrak joko du eta bi egun geroago -koadrilen egunean alegia- Hesian taldearen txanda helduko da.

Larrialdiko mozioa aurkeztu du Laudioko Musika Bandak babes ekonomikoa lortzeko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio

Larrialdiko mozioa aurkeztu du Laudioko Musika Bandak babes ekonomikoa lortzeko

San Roke Musika Elkarteak larrialdiko mozioa aurkeztu du alderdiek Laudioko udalbatzan eztabaidatu dezaten. Aurkeztutako testuan Musika Bandak azaldu du azken 6 urteetan udalak egiten dion ekarpen ekonomikoa izoztuta dagoela eta horrek ahalegin handia suposatu diola.

Aiara zeharkatu du Korrikak gaueko ordu txikietan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiara

Luiaondotik sartu da Korrika Aiaran eta Murga, Arespalditza eta Izoria zeharkatu ditu Bizkaira igarotzeko. Nagusi zein umeek parte hartu dute euskararen aldeko ekimenean.

Argazkiak: Zuriñe Alava, Izar Mendiguren, Josu Garaio

Korrika, Gorostiaga, Amurrio Trail Taldea eta Madalenako auzolana, egunkariko protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea

Korrika, Gorostiaga, Amurrio Trail Taldea eta Madalenako auzolana, egunkariko protagonista

Inprimategian dago jada Aiaraldea Egunkariaren 31. alea. Aurreko astean argitaratutako zenbaki bereziari jarraiki, egunkari honetan ere Korrika izango da protagonista nagusia. Korrikak Aiaraldean utzi dituen irudien bilduma bat topatuko du irakurleak egunkariaren erdiko orrietan.

Baina bestelako gaiak jorratzeko ere egongo dira orrialdeak. Pablo Gorostiaga eta Patxo eta Isidro Murgaren egoera izango da gai horietako bat, Gorostiagari eginiko elkarrizketa oinarri hartuta.

Korrika 19 Aiaraldean: Amurrio

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Amurrio Amurrio izan da Korrikaren 19. edizioak Aiaraldean bisitatu duen azkenengo herria.

Korrika 19 Aiaraldean: Urduña

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Urduña Okondo, Laudio eta Aiara zeharkatu ondoren, Urduñako kaleetatik ibili da Korrika.

Korrika 19 Aiaraldean: Luiaondotik Izoriara

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Aiaraldea Okondo eta Laudio bisitatu ondoren, Aiarako hainbat herri zeharkatu ditu Korrikak.