Madalenako aterpea inauguratu dute gastronomia eta musikaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo

Nahiz eta eguraldiak lagundu ez duen, larunbatean Madalena baseliza inauguratu dute aterpe gisa erabiltzeko. Jende ugari elkartu da Arrankudiagan ekitaldian parte hartzeko. Eguraldia petralari aurre egiteko musika eta txitxiburduntzia izan dute.

Argazkiak: Txomin Egiluz

Aske utzi dute Pablo Gorostiaga preso politikoa, kondena osorik beteta

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea

Aske utzi dute Pablo Gorostiaga preso politikoa, kondena osorik beteta

Pablo Gorostiaga preso politiko aiaraldearra aske geratu da gaur goizean. 2007an kartzelaratu zuten Gorostiaga, Egin egunkariko administrazio kontseiluko kide izateagatik, 18/98 makro-sumarioaren baitan. Orduz geroztik Herrera de la Manchako espetxean egon da, Laudiotik 600 kilometrora.

Ume eta heldu ugarik ekin diote Korrika Txikiari

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Artziniega

Artziniegatik Korrika ofiziala igaroko ez bada ere, euskararen aldeko lasterketak atzo zeharkatu du herria. Korrika Txikiak bide eta kaleak igaro ditu hainbat ume eta helduen laguntzaz. Hitzodurako lekuko berezia erabili dute; 28 urte ditu, Antonio Parrok landu zuen eta Anakristi Gutierrez-Barkinek ikurrina egin zion.

Argazkiak: Etxaurren Martin, Unai Gotxi

Ibaiaren garbiketari buruzko mozioa eztabaidatuko da udalbatzan EAJren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio

Ibaiaren garbiketari buruzko mozioa eztabaidatuko da udalbatzan EAJren eskutik

EAJk ibaiaren bazterren garbiketari buruzko mozioa hilabete hasieran aurkeztu du, URA agentziak eta Laudioko Udalak bilera egin baino lehen.

13.323.723 euroko aurrekontua onartuko dute ostegunean udalbatzan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio

13.323.723 euroko aurrekontua onartuko dute ostegunean udalbatzan

Ostegunean onartuko dituzte Amurrioko Udal Osoko Bilkuran 2015eko aurrekontuak. Guztira 13.323.723 euro izango ditu erakundeak zerbitzuak mantentzeko eta inbertsioak gauzatzeko.

Ongizate Gizarte sailaren beharrei aurre egiteko % 7,6ko igoera emango da. Ahalegin hori sailak eragiten dituen lan burokratikoak arintzeko bideratuko dute; administratiboa kontratatzeko alegia.

"LGTB kolektiboaren mesederako jokatu dezake euskaraz egiteak"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Laudio

"LGTB kolektiboaren mesederako jokatu dezake euskaraz egiteak"

Yogurinha Borova abeslari eta artistak (Laudio, 1969) aurtengo Korrika Kulturalaren programazioan hartu du parte.

Definizio huts batetik harago, zer da zuretzat Korrika Yogurinha Borovarentzat?

Betidanik izan da Korrika oso gauza bitxi eta polita niretzat. Herri guztietako jendea ikusten duzu bat-batean lanean, euskara indartzearen alde, hainbat eta hainbat ekintza aurrera eramanez.

Eta “euskahalduna” izatea, zer da zuretzat?

Ehunka herritarrek eman diote ongi-etorria Pablo Gorostiagari

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio Ehunka herritarrek egin diote ongi-etorria Pablo Gorostiaga preso politikoari, Herrera de la Manchako kartzelatik zortzi urteko kondena bete ostean atera denean.

ARGAZKI BILDUMA: Pablo Gorostiagari ongi etorri jendetsua egin diote

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio  Laudio: Areta

Ehunka pertsona elkartu dira Aretako Kultur Etxean zein Laudioko Herriko Plazan Pablo Gorostiagari ongi etorria egiteko. Eskualdeko herritarrak ez ezik politikariak -Martin Garitano, Tasio Erkizia, Iñaki Goioaga...- hurbildu dira Laudioko alkate ohiari babesa emateko.

Pablo Gorostiagak pertsona orori eskerrak eman die eta presoen egoera gogoratu du.