Ganbegi bigarren postuan sailkatu da lehengo itzulia jokatu ondoren

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Laudio

Ganbegi bigarren postuan sailkatu da lehengo itzulia jokatu ondoren

Larunbatean egindako Gizonezko Lehenengo Mailako Euskadiko Txapelketaren lehenengo itzulian, Ganbegik lehenengo bi partidu galdu zituen, Real Club Jolaseta eta Santo Tomás Lizeoaren aurka, 7 - 3 eta 4 - 3 hurrenez hurren, eta azkena irabazi zuen, Atlético San Sebastianen kontra, 7 - 1.

Olaguenagaren taldea txarto ibili zen lehenengo partiduan, Real Club Jolasetaren aurka. Getxotarrek hobe jokatu zuten, eta partidua kontrolatu zuten hasieratik amaierara.

Xabier Santxotenari elkarrizketa

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Artziniega Xabier Santxotena eskultoreari bisita egin diogu Artziniegan duen tailer-museoan. Espresio artistiko desberdinen inguruan mintzatu zaigu eta Oteizak bere obran izandako eragina ere ekarri du gogora. Mundua ulertzeko duen modua erakutsi digu bere arte lan oparoaren bitartez.

Eskualdeko herri arabarrek diru gehiago jasoko dute Foru Aldundiren partetik

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea

Eskualdeko herri arabarrek diru gehiago jasoko dute Foru Aldundiren partetik

Arabako Biltzar Nagusietan bozeramailea den Ramiro González jeltzaleak azaldu du gaur EAJ-k PPrekin aurrekontuen inguruan lortutako akordia. Zehazki, Ramiro Gonzálezek argitu du Aiaraldeko tokiko erakundeek izango dituzten onurak.

Hasteko, orain arte blokeatuta egon diren 12 milioi euro udalei ematea onartu du Foru Aldundiak. Horren ondorioz, ohiko finantzazioaren bidez diru gehiago jasoko dute eskualdeko udalek.

Planariatan: Takomanoren bioespeleologia txangoa

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ingurumena  Aiaraldea

Planariatan: Takomanoren bioespeleologia txangoa

Takomano Espeleologia Taldeak helburu zientifikoak zituen txangoa egin zuen urte bukaeran eta horren berri eman dute bere blogean:

"Abenduaren amaieran, Europako unibertsitate ezberdinetarako  laguntza lanetan,  bioespeleologia txangoa egin genuen. Planaria ezberdinen lagin bizirik lortzea zen helburu, gatibualdian ugalarazi  eta berauen ehunen birsortze gaitasun itzela ikertu ahal izateko.

Kale Inkesta: Zer eskatuko zenioke urte berriari?

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio Laudioko kaleetan zehar galdera hau galdetzten aritu gara: zer eskatuko zenioke zuk urte berriari?

Aiaraldea.com web-guneak 282.274 bisita jaso ditu 2013 urtean, iaz baino %30,3 gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea

Aiaraldea.com web-guneak 282.274 bisita jaso ditu 2013 urtean, iaz baino %30,3 gehiago

Aiaraldea Komunikazio Leihoak sarean kudeatzen dituen web-guneen audientziak %30,3-ko igoera izan dute 2013 urtean, guztira 282.274 bisita izan dituzte eta denera 802.363 orrialde ikusi dira (2012an 194.304 bisita kontabilizatu ziren eta 586.137 orrialde ikusi). Igoerarik handiena www.aiaraldea.com web-gune orokorrak izan du, 12 hilabetetan %39.57 egin baitu gora bisita kopuruak.

Aztarna aldizkariaren ale berria kalean dago

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Historia  Amurrio

Aztarna aldizkariaren ale berria kalean dago

Aztarna elkarteak, Aiaraldeko etnografia lantzen duena, bere aldizkariaren ale berria argitaratu du. 44. zenbakia da dagoeneko, 2,50 euro balio du eta ohiko lekuetan erosteko aukera dago.

Azkenengo argitarapenak gai ugari lantzen ditu eta azalera trenaren historia eraman du. 150 urte bete baitira trena eskualdera heldu zenetik.

Geldialdiak eta mobilizazioak Artiach lantegian

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Orozko Orozkoko lantegian enpresako lan hitzarmena negoziatzean daudela, geldialdi eta mobilizazioei ekin diete langileek.

Igarabak Nerbioigoienean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea

Igarabak Nerbioigoienean

Naturayala blogak albiste oso positiboa argitaratu du:

"Urriaren hasieran, Laudioko bizilagun batek Mariori aipatu zion igaraba bat (Lutra lutra) ikusi zuela Nerbioi ibaian murgiltzen eta barbo bat arrantzatzen. Ostean, bere ehiza zubi baten azpian lasai-lasai nola jaten zuen ikusi zuen. Gertakizun interesgarri honen bistan, egun batzuk geroago ur-botak jantzi genituen eta ibaiaren ibilguan sartu ginen animaliaren arrastoen bila.

Gorpuen errautsak gordetzeko 55 hobi jarri dituzte hilerrian

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio

Gorpuen errautsak gordetzeko 55 hobi jarri dituzte hilerrian

Amurrioko udalak hilerrian 55 hobi gehiago jarri ditu. Azaldu dutenez, inbertsioak 14.200 euroko gastua suposatu du. Josune Irabien alkatearen hitzetan hilerriko hedapena azpiegituren alorrean zituzten gabeziei erantzuteko egin dute.

Irabienen ustez gizartearen bilakaera medio jendea lurperatzeko ohiturak ez dira duela urte batzuk bezalakoak, "nabarmen jaitsi da kopurua". Horregatik, erraustutako gorpuak gordetzeko zerbitzua jartzea erabaki dute. Eta, horretarako gunea egokitu.