2014 uhinak irratiaren parrillaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio 2014ko parrilla aurkeztu du Uhinak Irrati libreak Laudioko Gaztetxean. Irratsaioak aurkezteko zuzeneko emisio berezi bat egin zuten gaztetxetik bertatik Los Planeta Pirulo musika taldearen laguntzarekin. Gutzira hamabi saio propioz osatutako parrilla aurkeztu dute, baina parrilla osatzeko beste irrati batzuetako saioak ere erababili dituzte: Hala Bedikoak, Info7koak zein Aiaraldea Irratikoak.

Arrankudiaga-Zolloko eta Arakaldoko herritarrek badute bere txokoa beharsarea.net-en

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Aiaraldea

 Arrankudiaga-Zolloko eta Arakaldoko herritarrek badute bere txokoa beharsarea.net-en

Beharsarea Bizkaian euskarazko lana bideratzeko interneteko ataria da, doakoa eta euskaraz egiten den lana eskaini eta eskatzeko tresna erraz eta eraginkorra da.

Hasierako orrian parte hartzen duten herri eta mankomunitate guztiak daude batuta. Bertan, Euskal Herriko mapa batean Bizkaia dago nabarmenduta eta gainean sakatuz gero, parte hartzen duten herri eta mankomunitateen izenak ikusi ahal izango dira, nahiago dena hautatu ahal izateko. Eskuinaldean, argitaratu diren azken eskaintza eta eskaeren zerrenda dago ikusgai.

Txaleta erre dute lehergailu baten bitartez San Roman auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Okondo

Txaleta erre dute lehergailu baten bitartez San Roman auzoan

Segurtasun Sailak hainbat hedabideei adierazi die Okondoko San Roman auzoko txalet bat erre dela leherketa batek eragindako sutearen ondorioz. Eztanda lehergailu batek sortu du eta gertakaria goizeko 03:00ak aldera jazo dela uste du poliziak.

Une horretan ez zegoen inor etxebitzan eta nahiz eta Ertzaintzak ez dakien zeintzuk izan diren erasoaren arrazoiak, bere iritziz erasoak ez du lotura politikorik.

Beste lehergailu bat

Hoyo Grandeko Erreka: Hastapen irteera II

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea

Hoyo Grandeko Erreka: Hastapen irteera II

Takomano espeleologia taldeak beste sarrera berria egin dute bere blogean:

Eskualdeko Alboka Eguna Urduñan izango da

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Aiaraldea

Eskualdeko Alboka Eguna Urduñan izango da

Urduñan izango da Aiaraldeko Alboka Eguna urtarrilaren 4an. Jardunaldia 10:00etan hasiko da Foru Plazan albokari eta panderojoleen eskutik.
Hitzordu horren ostean, ordubete barru zehazki, hamaiketakoaren txanda izango da Gernika Plazan.

Eguerdian Juan Mari Beltran txalapartariak hitzaldia eskainiko du. Beltran ez da soilik musikaria. Hernaniko Txalaparta Eskolako sortzaile eta zuzendaria izateaz gain euskal soinutresnen esparruan ikerlari garrantzitsuenetakoa da. Hainbat proiektutan parte hartu du eta lan ugari argitaratu ditu: diskak, filma...

XVI. mendekoa izan daitekeen dolarea aurkitu dute Ermu inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio Santa Luzia bezala ezagunagoa den Ermu inguruetan kokatutako Isusi auzoko Goikoetxea baserrian industutako Arabako lehen dolare aurkitu dute. Datazioen arabera, XVI eta XVII. mendeen artekoa da aurkitutako dolarea. Sergio Escribano arkeologoak azaldu dizkigu aurkikuntza honen nondik norakoak.

Fraileburuak tontorra galdu du

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea

Fraileburuak tontorra galdu du

Aiaraldeko ikur naturala den Fraileburuak ezbeharra izan du eta bere burua jausi da. Gorobeleko leku adierazgarriak, beraz, ospetsua egiten zuen ezaugarria galdu du. 

Jausia gertatu den unean ez zegoen inor ingurutan, edo behintzat momentuz inork ez du horren berririk eman. Ondorioz, istripuaren arrazoiak ez dira oraindik argitu.

HITZALDIA: Iratxe Esnaola, puntueus domeinua

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio Udazkeneko Multimedia Eskolen programaren baitan, Iratxe Esnaola puntueus fundazioko kidea Amurrion izan zen domeinuaren inguruko hitzaldia eskaintzen

Eskualdeko igerilariek hainbat lorpen lortu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea

Eskualdeko igerilariek hainbat lorpen lortu dituzte

Igeriketaren ibilbidea nahiko eskasa da Aiaraldean, Laudio Igeriketa Klubaren esanetan. Izan ere, Laudio da gaur egun talde ofiziala duen herri bakarra. Gaur egun, taldeak 40 bat igerilari ditu lasterketa munduan sartuta, helburu eta erantzukizun ezberdinekin. Urtarrilatik Euskal Herriko txapelketa eta Espainiako txapelketa izan dute, baita neguko zein udako ospakizunak ere.

Aiaraldea.kar: Aretako talde independentista II

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea  Laudio  Laudio: Areta Aretako talde independentista protagonista izan da berriro Aiaraldea.kar atalean eta egindako ekintzak aldarrikatu ditu. Hori ez ezik bere lerro estrategiko berriak ere azaldu ditu. Laudioren aurkako borroka zabaldu nahi dute eta.