Latiorroko sakelako telefonia antena ixteko urratsak emango ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio

Latiorroko sakelako telefonia antena ixteko urratsak emango ditu Udalak

 

Laudioko Udalak 2011ko urtarrilean sakelako antenen inguruko araudi berria onartu zuen Udal Osoko Bilkuran. Horren ondorioz, sakelako antenarik ezin da egon herriaren erdialdean.

Hala ere, Telefonica Moviles S.A. enpresak Latiorron duen antena ez du lekuz aldatu eta momentuz ez du iniziatibarik hartu bere zerbitzua San Bartolomen dagoen azpiegiturara eramateko.

Maridomingi eta Olentzeroren bisita

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Laudio Urtero bezala Olentzero eta Maridomingi Aiaraldean izan dira. Laudiora atzo arratsaldez jaitsi ziren. Txalapartariek, zanpantzarrek, artzainek, txistulariek eta herritar ugarik egin zieten ongietorria.

Harkaitz-txoria Gorobelen

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea

Harkaitz-txoria Gorobelen

Gustavo Abascalek egin du Naturayala blogaren azkenengo sarrera. Aiarako kultur eta natura ondarea jorratzen du atariak. Eskualdean aurkitu daitekeen espezie bitxi baten inguruko posta da Gustavok idatzitakoa:

"Harkaitz-txoria (Tichodroma muraría) mendiko harkaitzetan bizi den hegaztia da, haitzetako pitzaduretan harrapatzen dituen intsektuak eta armiarmak jaten dituena.

Santa luzia azoka eta Terreñu arrazako abereen VII. azoka

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Orozko Urtero bezala ospatu zen abenduaren 14an Santa Luzia azoka Orozkon. Bertan jokatu zen Terreñu arrazako abereen VII. azoka.

Euskara izango da protagonista Koadrilak Gabonetan antolatutako egitarauan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Aiaraldea

Euskara izango da protagonista Koadrilak Gabonetan antolatutako egitarauan

Euskara izango da protagonista Gabonetan Aiaraldean, kirolaren eskutik. Aiarako Koadrilak hainbat hitzordu antolatu ditu eguberri-egunetan eta besteak beste Asegarce-ko bi pilotari profesional, Alex Txikon mendizalea eta Koikili Lertxundi futbolaria hurbilduko dira eskualdera.

Iñaki Iza eta Mikel Urrutikoetxea pilotariek hitzaldia emango dute gaur Luiaondoko Gizarte Etxean: "Euskara eta kirola". 19:30ean hasiko da eta solasaldiaren ostean argazkiak, autografoak, eta zozketa egingo dute.

Lip Dub: Laudio Institutua

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio Laudio Institutuko ikasleek LIP DUBa egin dute 2013 urtea agurtzeko.

Euskal Herriko sokatira txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Artziniega Euskal Herriko 4x4 sokatira txapelketaren azken aurreko fasea egin da Artziniegan, gomazko zoruko modalitatean. Artziniegako Bizindar sokatira taldeak bertan hartu du parte.

Antolatzaileek Puntazo Eguna atzeratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio

Antolatzaileek Puntazo Eguna atzeratu dute

Amurrioko Jaietako Koadrilek, hau da, Trot-Art, El Boli, Euskotarrak, Herriarenak eta Dantza Lagunak taldeek, bertan behera utzi dute abenduaren 27an ospatu behar zuten Puntazo Eguna.

Haien iritziz erabili behar zuten eraikinak -Matías Landaburun dagoena- ez ditu gutxieneko baldintzak betetzen, larrialdietarako ate baten instalazioa ez baita egongo prest 27rako. Beraiekin harremana ez duten ekintzen ondorioz hartu dutela erabakia azaldu dute.

Gorobel mendilerroko laino-opila

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea  Urduña Aurtengo udazkenean sarritan izan dugu Gorobel mendilerroa janzten duen "laino-opilak" utzitako paisaia ederrak ikusteko aukera, baina zer da gaztelaniaz "bollo" bezala ezagutzen duguna zehazki? Zergatik gertatzen da? Burgoseko Losa bailarako laino hotz eta mardulak Gorobelek irekitzen duen bailaran jauztean talka egiten du bertako tenperatura epelagoekin, eta hotz-bero erreakzioaren ondorioz sortzen da laino zurrunbilo eder hau.

Kiderrek bizi duen hil ala biziko kinka egoera salatuko dute gaur langileek

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea

Kiderrek bizi duen hil ala biziko kinka egoera salatuko dute gaur langileek

Kider enpresak 400 pertsonei ematen die lana zuzenean. Aiaraldean horietatik 300 lanpostu inguru kokatzen dira. Enpresa garrantzitsua da, beraz, eskualdeko egitura industrialean mantentzen dituen zeharkako lanak kontuan izan barik. Gaur manifestazioa egingo dute 19:00etan Laudion bere egoera salatzeko.

Une hauetan hartzekodunen konkurtsoan dago Kider. Lantegi taldeak Aiaraldetik kanpo Barakaldon du beste ekoizpen puntua. Ordezkariek arduradunen utzikeria salatu dute.