Erantzukizun Zibilerako asegurua aurkeztu ezean Udalak ez dio baimena emango Gazte Asanblari kontzertua egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio

Erantzukizun Zibilerako asegurua aurkeztu ezean Udalak ez dio baimena emango Gazte Asanblari kontzertua egiteko

Amurrioko Udalak jakinarazi du ez diola Gazte Asanbladari baimenik emango larunbatean kontzertua egiteko baldin eta ez badu Erantzun Zibilerako asegurua aurkezten.

Erakundeak azaldu du legedia medio, derrigorrezkoa dela auto-babesa plana egitea eta Erantzukizun Zibilerako asegurua kontratatzea. Larunbateko kontzertuan Udalak bere gain hartuko du auto-babesa plana, baina gazteei exijitu die Erantzukizun Zibilerako asegurua aurkeztea. Gazte asanbladak baldintza hori beteko ez balu, ez luke Udalaren baimenik jasoko jaia ospatzeko.

Ogerleko tokiko moneta martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Aiaraldea Moneta berri bat jarri du martxan Arabako Merkatarien Federazioak Aiaraldea mailan: Ogerlekoa. Tokiko merkataritza sustatzea da ekimenaren helburua. Artziniega, Amurrio eta Laudioko hainbat establezimendutan egongo da moneta berriaren bidez erosteko aukera. Baina asmoa hiru herri horietatik harago joan eta Aiaraldea osoan hedatzea da. Era berean, aurkezpenean azaldu dutenez, Gazteizen ere martxan jartzeko asmoa dute.

Calleja de la Hoz: Hastapen irteera

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiara

Calleja de la Hoz: Hastapen irteera

Takomano Espeleologia Taldeak sarrera berria argitaratu du bere blogean egindako txango baten berri emateko. Aiaraldeako eta Burgoseko jendeak osatzen duen taldeak ez ditu bakarrik kirol txangoak egiten, helburu zientifikoak ere dituzten ibilbideak egiten dituzte:

"Azaroak ez dio bere ospeari huts egin aurten, euria barra-barra bota du eta. Jardunak ondo aukeratu behar izan dira gero, etxean geratzea beste aukerarik ez bestela.

Gabriel Arestiri omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio Handia da Gabriel Aresti poeta ezagunak Aiaraldearekin izandako harremana. Horren adibide da beraren hainbat idazkitan eskualdeko herriak eta bizimodua deskribatzea. Arestiren jaiotzaren 80. urtemuga dela-eta, Laudioko udalak "Gabriel Arestiren omenezko egunak" antolatu ditu.

Gazteen lonjen egoeraren inguruan hausnartzeko bilera deitu du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Orozko

Gazteen lonjen egoeraren inguruan hausnartzeko bilera deitu du udalak

Gazteek dituzten ohitura berriek sortutako erronkei aurre egiteko Orozkoko Udalak bilera antolatu du gaur 19:30ean Donibane Aretoan. Deialdi horretan parte hartzeko deituta daude gazteak, gurasoak, auzokideak eta jabeak.

Kale inkesta: Posible da Aiaraldean euskaraz bizitzea?

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Aiaraldea  Laudio Laudioko kaleetatik atera gara jendeari honako galdera hau planteatzeko: Posible da Aiaraldean euskara hutsez bizitzea? Zergatik?

Mundu txikia

2013/12/28 19:00

Lanbide Heziketa Eskola Laudio

Dokumental honek bikote baten historia jasotzen du. Mutikoa aulki gurpildunean dago baina hala ere Bartzelonatik Zelanda Berrira joan nahi du. Oso kritika onak jasotako lana.

Sarrera 2 eurokoa izango da.

Mundu txikia

2013/12/28 16:30

Lanbide Heziketa Eskola Laudio

Dokumental honek bikote baten historia jasotzen du. Mutikoa aulki gurpildunean dago baina hala ere Bartzelonatik Zelanda Berrira joan nahi du. Oso kritika onak jasotako lana.

Sarrera 2 eurokoa izango da.

Arrietty eta ñimiñoen mundua

2013/12/21 19:00

Lanbide Heziketa Eskola Laudio

Izaki ñimiñoak ezkutuan bizi dira, baina behin gaixorik dagoen ume batek haietako bat ikusiko du, Arrietty. Horrek bere bizimodua arriskuan jarriko du. "The borrowers" kontakizunaren moldaketa.

2 euro balioko du sarrerak.

Arrietty eta ñimiñoen mundua

2013/12/21 16:30

Lanbide Heziketa Eskola Laudio

Izaki ñimiñoak ezkutuan bizi dira, baina behin gaixorik dagoen ume batek haietako bat ikusiko du, Arrietty. Horrek bere bizimodua arriskuan jarriko du. "The borrowers" kontakizunaren moldaketa.

2 euro balioko du sarrerak.