"Idazlea izatea ez da zaila, literaturatik bizitzea bai. Ezinezkoa da"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio

"Idazlea izatea ez da zaila, literaturatik bizitzea bai. Ezinezkoa da"

Txani Rodrigez (Laudio, 1977) kazetaria eta idazlea da. Liburu berri bat plazaratu du Elkar argitaletxearekin. Ekainean “Agosto” eleberria kaleratu zuen.

Umeentzat liburua argitaratu duzu.Zertan oinarritzen da?

Eskualdean Parot Doktrina aplikatu zitzaien pertsona guztiak askatasuna berreskuratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea

Eskualdean Parot Doktrina aplikatu zitzaien pertsona guztiak askatasuna berreskuratu dute

Santos Berganza amurrioarra eta Jose Anjel Biguri Menagaraitarra aske uzteko agindua onartu zuen atzo Auzitegi Nazionalak. Berganza atzo atera zen Alakanteko espetxetik. Biguri, aldiz, paper bat falta zela-eta, 10:45etan askatu dute.

"Nirekin euskaraz" ekimena

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Amurrio Amurrioko denda, taberna eta zerbitzu arloan euskararen erabilera bultzatzeko 'nirekin euskaraz' kanpaina abiatu zuen iaz Amurrioko Udalak. Kanpainaren helburua zerbitzua euskaraz eman dezaketen merkatari, ostalari eta zerbitzu arloko langileak identifikatzea izan zen, herritarren arteko euskararen erabilera handitzeko asmoz.

Gaur itxiko da enpresa berriak sortzeko asmoarekin diru-laguntzak jasotzeko epea eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Aiaraldea

Gaur itxiko da enpresa berriak sortzeko asmoarekin diru-laguntzak jasotzeko epea eskualdean

Aiarako Kuadrilak enpresa berriak sortzeko diru-laguntzak kudeatuko ditu. Laguntza horiek Lanbide erakundeak emango ditu baina kuadrilak, laguntzaile gisa, gestionatuko ditu Aiarako Kuadrilan eta Urduñan.

Pertsonek enpresa berriak sortzeko asmoa izan behar dute laguntza jasotzeko. Gainera, Lanbideko zerrendetan agertu behar dira langabe gisa.

Bi diru-laguntza mota banatuko dira. Alde batetik ideia berriak lantzeko -7 pertsonentzako dirua egongo da- eta bestetik ideiak abian jartzeko -17 eskatzailentzat-.

Urduña Hiria Mendi Duatloia

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Urduña Igandean Mendi Duatloia izan zen Urduñan. Eguraldi euritsuak eta lokatzak markatu zuten kirol proba, baita ibilibidean izan zen nahaste batek ere. 25,2 km bete behar izan zituzten partaideek, 9,8 oinezko lasterketan eta 15.4 bizikletaz. Guztira 52 lagun aurkeztu ziren proba lehiatzera.

"Generoa eraikuntza kulturala da. Bitan sailkatzen du sistema: zapaltzaileak eta zapalduak"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea

"Generoa eraikuntza kulturala da. Bitan sailkatzen du sistema: zapaltzaileak eta zapalduak"

Elixarraitz Mendiguren Olaguenagak (Laudio, 1978) Genero Indarkeriari buruzko masterra egin du, eta  egun Emakume eta gizonen arteko berdintasun masterra gauzatzen ari da. Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako egunean jendartean errotutako problematika azaldu du.

 

 

Zer da genero indarkeria?

Kalean da Manu Gonzalez, 24 urte espetxean eman eta gero

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea

Kalean da Manu Gonzalez, 24 urte espetxean eman eta gero

Atzo 17:00ak aldera askatu zuten Manu Gonzalez preso laudioarra Sevilla II espetxetik. Izan ere, atzo goizean onartu zuen Parot Doktrina medio espetxean dauden Manu Gonzalez eta beste 8 presoren askatasuna. Lortu Arte errepresioaren aurkako sareak 19:30ean Laudioko plazara bertaratzeko deia egin du.

Santos eta Biguri, zain

Norten enpresako langileak greban

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Arakaldo Greban daude Norten korporazioaren Arakaldoko lantegiko langileak, lantegiko lan hitzarmenaren defentsan. Hainbat greba egun egin dituzte, eta datorren astean greba mugagabeari ekingo diote, akordiorik lortu ezean.

“Gerra garaian sustoak bakarrik izaten genituen. Ezkutatu egiten ginen. Ez dut gogoratu nahi”

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiara  Aiara: Maroño

“Gerra garaian sustoak bakarrik izaten genituen. Ezkutatu egiten ginen. Ez dut gogoratu nahi”

JULIANA SARACHAGA (Maroño, 1911) Aiarako emakumerik nagusiena da. 102 urte ditu, baina oraindik panderoa jotzen du.


Konfesatu. Zer egin behar da ehun urte bizitzeko?

Bizi. Nik ahalik eta gehien lan egin dut, bestela egurra genuen eta! Isilik eta etxean egon, hori da egin behar dena luze bizitzeko! Nik gehiago bizitzeko asmoa dut.


102 urterekin panderoa jotzen jarraitzen duzu. Hori da meritua!

"Fisikoki zein psikikoki asko suposatzen duen kirola da igeriketa"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio

"Fisikoki zein psikikoki asko suposatzen duen kirola da igeriketa"

EIDER SANTAMARIA igerilari laudioarra da. Espainiako txapelketan urrezko domina jantzi zuen .1.500 metro libreetan. 2010ean, Europako txapelketan zortzigarren sailkatu zen. Itziar Urkijok elkarrizketatu du.