Amukatuk salatu du zaintzen zituen bi katakume erail dituztela Luiaondon

Erabiltzailearen aurpegia Etxaurren Martin Gordaliza 2016ko eka. 23a, 08:02

Gertaera aste honetan jazo da Luiaondoko Padura kaleko 17. zenbakiaren atean; auzoko bi katakume hilda agertu dira janaria ematen dien pertsonaren etxearen atean.

Duela denbora asko katuak ez direla arazoa Luiaondon, boluntario talde batek zaintzen ditu eta. Hamabi bat katu dira urte osoan zehar kalean bizitzen saiatzen direnak, beroa, euria, hotza eta mila gauza gehiagoren aurka borrokatzeaz aparte, duela urte bat pertsonengandik babesten bizi behar dira, pasa den urtean auzokideren batek herriko katuak pozoindu eta hil egin baitzituen. 

Gertaera beldurgarri eta nazkagarri hau aste honetan agertu da Luiaondoko Padura kaleko 17. zenbakiaren atean; Auzoko bi katakume hilda agertu dira janaria ematen dien pertsonaren etxearen atean.

Duela denbora asko katuak ez direla arazo bat Luiaondon, boluntario talde batek haiek zaintzen dituztelako eta. Hamabi bat katu dira urte osoan zehar kalean bizitzen saiatzen direnak, beroa, euria, hotza eta mila gauza gehiagoren aurka borrokatzeaz aparte, duela urte bat pertsonengandik babesten bizi behar dira, pasaden urtean auzokideren batek herriko katuak pozoitu eta hil egin bait zituen. 

Pasaden urteko pozoiduraren ondoren, aurten esandakoa agertu da auzokide guztien eskura eta begibistan. Katu bikotea hil duen auzokideak ez du ulertzen edo ez zaio axola Aialako Baiaran ia 50 pertsona direla Amukatu elkarteari laguntza eskaintzen diotenak, katuak egoera onean eta albaitariarenera joateko eskubidea izan dezaten.

Amukatu elkartea osatzen duten pertsonak, eta ziur nago, persona gehiago, azken aldiz eta mesedez eskatzen dute hau inoiz gehiago ez errepikatzea. Hilketa hauek aurrera eramaten dituen pertsona edo pertsonei mesedez eta hezibide onekin haien lana ez ostopatzea, eta animaliak lasai uztea eskatzen zaie.

Ekintza hau, udalan eta ertzaintzan salatuta dago, eta eskatzen da mesedez eta faborez gertaera ikertzea eta erruduna bilatzea zigor bat jaso dezan. Hala ere, edozein pertsonak gertaeren inguruan zer edo zer badaki, ertzaintzarekin hitz egitea lagungarria izango litzateke katuak eta haien lagunak lasaitasunez bizitzeko aukera izateko.

Gertaera hau salatzeko, Amukatu elkarteak elkarretaratze bat prestatu du uztailak 1ean, arratsaldeko 20:00etan, Luiaondoko Padura auzoan, eta ahalik eta jende gehien joatea bilatzen da, animaliak babestuko ditugula erakusteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide