aiaraldea.eus

Ostegunean mobilizatuko da Ikasle Abertzaleak LOMCE eta EU2015 legeak salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Etxaurren Martin Gordaliza   Hezkuntza
Ostegunean mobilizatuko da Ikasle Abertzaleak LOMCE eta EU2015 legeak salatzeko

Mobilizaziorako deialdia egin du Ikasle Abertzaleak LOMCE eta EU2015 legeen kontra daudela erakusteko. Pasa den astean, 3+2 legea onartu zuten dekretuz. Lege horren arabera, graduak 3 urtekoak eta masterrak bi urtekoak izatera igaroko dira. Azken neurri horrek asko garestituko du hezkuntza eta unibertsitate pribatuen mesederako izango dela salatu du Ikasle Abertzaleak erakundeak.

Euskal Eskola Nazionalaren bidean hezkuntza herritik eta herriarentzat izatea beharrezkoa dela argi utzi nahi du Ikasle Abertzaleak-ek.

Mobilizaziorako deialdia egin dute Ikasle Abertzaleak LOMCE eta EU2015 legeen kontra daudela erakusteko. Pasaden astean, 3+2 legea onartu zuten dekretuz. Lege horren arabera, graduak 3 urteko luzera izatera eta masterrak bi urte izatera pasatuko dira.

Otsailaren 26an, “erreformei PLANTO!” lelopean ikasleak kalera atera daitezen eskatu dute Ikasle abertzaleak eta hori dela eta mobilizazio desberdinak prestatu dituzte: Iruñean 12:00etan UPNAtik irtengo da Parlamentura; Bilbon zutabeak egonen dira Sarriko, San Mames eta Arrriagatik 11:30etan Moyua plazara, eta handik, 12:30etan manifestazioa izango da Hezkuntza Delegaritzara; Gasteizko unibertsitateko Aulariotik 12:00etan irtengo da; eta Donostian ordua zehazteke dago.

Otsailaren 26tik martxoaren 18ko astera arte, Hezkuntza ertainean LOMCEren kontrako konpromisoak indartuz hausnarketa desberdinak antolatuko dituzte, eta unibertsitatean, campus desberdinetan egingo diren Herri Unibertsitate desberdinak babesten dituzte Ikasle Abertzaleakek, proiektuotan inplikatuz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa