Lezamako jaiak bihar hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Etxaurren Martin Gordaliza 2014ko aza. 5a, 22:55

Hurrengo egunetan, azaroak 7, 8 eta 9, Lezamako jaiak izango direnez, asteburu osoan zehar ekintza desberdinak antolatu dituzte.

Ostiraleko gauean izango da lehenengo ekintza; gauerdian Diskodantza egongo da.

Larunbatean, arratsaldeko 17:30ean Eragintzaren eskutik haurrentzako jolasak eskainiko dira. Jarraian, 19:30ean, arrakasta izaten duten herri arteko herri kirolak, non Lezama eta Baranbioko talde banak parte hartzen duten, besteak beste. Gauari hasiera emateko 22:00etan herri afaria egongo da eta 00:00etan, berbena, Honat-en eskutik.

Asteburu honetan, azaroko 7, 8 eta 9, Lezamako jaiak izango direnez, asteburu osoan zehar ekintza desberdinak planteatu dira.

Ostiraleko gauean dago lehenengo ekintza; Gaueko hamabietan diskodantza egongo da. Larunbatean, arratsaldeko 17:30tan Eragintzaren eskutik haurrentzako jolasak egongo dira. Jarraian, 19:30etan, nahiko arrakasta izaten duten herri arteko herri kirolak, non Baranbiokoek parte hartzen duten. Gauari hasiera emateko 22:00etan herri afaria egongo da eta 00:00etan, berbena, Honat-en eskutik. Asteburua bukatzeko, igandeko 16:30tan, mus txapelketaren izen ematea izango da eta txapelketa 17:00etan hasiko da.

Ostiral eta larunbatean, doako autobusak egongo dira Amurriotik. Gaueko hamaika terdietan Amurrioko Telefonikatik Lezamarantz aterako dira, eta bueltatzeko goizeko  bostetan Lezamatik Amurrioko Telefonikara abiatuko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide