ADOS plataformak behatzaileak izendatu ostean, dena prest erreferendumerako

Erabiltzailearen aurpegia Etxaurren Martin Gordaliza 2014ko urr. 31a, 17:09

Abenduak 2an, hau da, igandean, herri kontsulta egingo dute Arrankudiaga-Zollon eta Arrankudiaga-Zolloko udalean ordezkaritza duten indar politikoek izendatutako ikuskatzaileak eta hauteskunde gardentasuna egiaztatzeko prestatu diren behatzaileak nortzuk izango diren adierazi dute dagoeneko: Asier Blas Mendoza Politika eta Administrazio Zientzien saileko irakaslea, Ramón Zallo Elguezabal Zuzenbidean eta Ekonomian lizentziaduna eta Xabier Sainz de la Maza eta Oscar Sanchez Setien abokatuak izango dira.

Abenduak 2an, hau da, igande honetan, herri kontsulta egingo dute Arrankudiaga-Zollon. Kontsultan, Arrankudiaga eta Zolloko 16 urtetik gorako biztanleak bozkatu ahal izango dute, eta “Nahi duzu euskal estatu subirano bateko herritar izan?” galdera erantzun beharko dute.

Ideia, Jose Aspiazu (hamar urtez Arrankudiaga-Zolloko alkatea izan zena) eta Joseba Martinek Katalunia eta Eskoziako autodeterminazio prozesuez elkar hitz egiten zeudelarik bururatu zitzaien. Ekintza Aurrera eramateko, herriko jende gehiago sartu zuten gaian eta ideia kaleratu zutenean, laster jende asko batu zen.

Kontsulta egunaren aurretik, ekintza desberdinak gauzatu izan dira. Urriaren 10ean, zigilua eta sinadura jarri zioten boto aurreratuaren hautestontziari, urriaren 17an «Gazta zati bat» pelikula eman zuten eta astebete geroago, urriaren 24an, Jon Maia bertsolari eta zuzendariarekin solasaldia egin zen. Urriaren 19an jaia egin zen.  

Arduradun desberdinak hartuko dute parte igandean: Hauteskunde bulegoko pertsona bat, bi mahaikide, Arrankudiaga-Zolloko Udalean ordezkaritza duten indar politikoek izendatutako ikuskatzaileak eta hauteskunde gardentasuna egiaztatzeko prestatu diren behatzaileak. Azken hauek, Asier Blas Mendoza Politika eta Administrazio Zientzien saileko irakaslea, Ramón Zallo Elguezabal Zuzenbidean eta Ekonomian lizentziaduna eta Xabier Sainz de la Maza eta Oscar Sanchez Setien abokatuak izango dira.

Bukatzeko, esan beharra dago igandeko egitaraua prestatuta dagoela, hurrengo ekintzekin; Goizean, Porrotx, Etxarri-Aranatzeko zanpantzarrak, Ugaoko aizkolariak, kalejira eta Neska-mutilen futbol partidak egongo dira, eta arratsaldean, batukada, DJ Bull eta pilota partidak.

Laburbilduz, prozesu oso herrikoia da igandean Arrankudiaga-Zollon egingo dena, ekintzaz beterikoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide