aiaraldea.eus

Saratxoko saihesbidea aldatzeko eskatu du EAJk Arabako Batzar Nagusietan

Erabiltzailearen aurpegia Etxaurren Martin Gordaliza
Saratxoko saihesbidea aldatzeko eskatu du EAJk Arabako Batzar Nagusietan

EAJko Batzar Nagusietako taldeak Obra Publiko eta Garrio Foru-Diputatuari Saratxorako pentsatuta dagoen proiektua aldatzeko eskatu dio, ingurunea gutxiago kaltetzeko. Aldaketa hori, Amurrioko Udalak eta Saratxoko Junta Administratiboak eskatzen dutenaren esku joan behar da.

Beste egunean azaldu genuen Saratxoko errepidearekin zegoen arazoa, eta gaur EAJ-PNVk horri buruz egindako eskaera ekartzen dizuegu.

EAJ-PNVko junta taldea Obra Publikoak eta Transporteen Foru-Diputatuari Saratxorako pentsatuta dagoen proiektua aldatzeko eskatu dio, ingurunea gutxiago kaltetzeko. Aldaketa hori, Amurrioko Udalak eta Saratxoko Junta Administratiboak eskatzen dutenaren esku joan behar da. Inguruko entitateen esanetan, proiektua gehiegikeria hutsa da eta ez da pentsatu ingurunean izan ahal dituen ondorioetan. Horrez gain, ez du konpontzen Amurrioko sarreran dagoen poligonoen arazoa, eta horrez gain, oso kaltegarria izango litzateke Saratxoko inguruetan dauden nekazaritzarako oso baliagarriak diren lurretarako.

Hori guztiagatik, esan bezala, EAJ-PNVk derrigorrezkoa ikusten du proiektuaren nondik norakoak aldatzea ahalik eta denbora gutxien, eta proiektu berriaren oinarriak auzokideen eskaerak ahalik eta hobeen betetzea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa