Foru Aldundiak Saratxoko saihesbideari zuzenketak egiteko oztopoak jarri dizkiola salatu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Etxaurren Martin Gordaliza 2014ko eka. 23a, 10:55

Amurrioko Udalak, saiakera desberdinak egin ditu Arabako Foru Aldundiak Saratxon egin nahi duen errepidearen eragina salatzeko. Josune Irabien, Amurrioko alkatea esan duen bezala, saiakera, batzar eta errekurtso asko egin behar izan dituzte errepide horretarako dagoen plana aldatzeko, eta ez du ezertarako balio izan.

Amurrioko udala, bere baliabideak erabili ditu Bizkaiako ingeniari talde bat lanean jartzeko eta Saratxon dauden arazo zehatzak (Tubacex lantegiko sarrera, bihurgune gehiegi egotea…) konpontzeko, Foru Aldundiaren planak erabili nahi duen lur zabalera murrizteko.

Amurrioko Udalak, saiakera desberdinak egin ditu Arabako Foru Aldundiak Saratxon egin nahi duen errepidearen eragina salatzeko. Josune Irabien, Amurrioko alkatea esan duen bezala, saiakera, batzar eta errekurtso asko egin behar izan dituzte errepide horretarako dagoen plana aldatzeko, eta ez du ezertarako balio izan.

Amurrioko udala, baliabide propioak erabili ditu Bizkaiako ingeniari talde bat lanean jartzeko, eta Saratxon dauden arazo konkretuak (Tubacex-eko sarrera, bihurgune gehiegi egotea…) konpontzeko, Foru Aldundiaren planak erabili nahi duen terreno kantitatea baino gutxiago erabiltzen.

Javier Bitorika, Amurrioko Udalaren Lurraldeko Politika sailaren arduraduna, kexatu egin da, Arabako errepide sailak ez duelako behar zen informazioa beharrezkoa zen formatuan pasatu. Hau da, dokumentua, PDFn bidali du Aldundiak, eta Amurrioko Udalak autocad bertsioan behar zuen, plano berriak sortu ahal izateko. Horregatik uste da Aldundiak trabak jartzen ari dituela Udalak proposatutako neurriak posibleagoak direlako.

Amurrioko Udala jarraituko da saiakerak egiten arazo hau konpondu dadin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide