Iraultza Txikien Akanpada; konspiratu, egin, pentsatu, gozatu eta mobilizatzeko hiru egun

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Jendartea  Aiaraldea  Aiaraldea: Euskal Herria

Iraultza Txikien Akanpada; konspiratu, egin, pentsatu, gozatu eta mobilizatzeko hiru egun

Konspiratu, egin, pentsatu, gozatu, mobilizatu. Iraultza Txikien Akanpada. Aditz horiek gorpuzteko hiru eguneko kanpaldia egingo du Lurralde Askea ekimenak  Gipuzkoako Zubieta herrian, irailaren 21etik 23ra. Ideia eta praktikak, buruak eta gorputzak josteko lekua izango da, giro lasai eta alaiean.

Rafa Ruedaren doinuekin girotu zuten "Baserriko Uzta" ekimena

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Ingurumena  Urduña

Santa Klarak hartu zuen "Baserriko uzta" ekimena larunbatean. Ekoizpen agroekologikoa eta kultura uztartu zuten goizean eta eguerdian, eguraldi bikainak lagunduta. Bertan nola ekoizten dituzten marmeladak azaldu zuten, besteak beste. Gero, Rafa Ruedak jo zuen eta, bukatzeko, bazkari ekologikoaz gozatzeko aukera eman zuten.

»» Ikusi argazki guztiak (35)

Umeen egunarekin hasi dira Andra Mari jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Kultura  Arrankudiaga-Zollo  Arrankudiaga-Zollo: Arrankudiaga

Atzo ekin zioten Arrankudiagako Andra Mari festak ospatzeari. Umeak izan ziren nagusi lehen egunean. 

»» Ikusi argazki guztiak (88)

Laudion galdutako txakurra topatu dute

Laudion galdutako txakurra topatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Laudio

Abenduaren 31ko gauean border collie zuri-beltz bat galdu zen Laudion eta dagoeneko topatu dute.

Euskara askatasun bat da

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Aiaraldea  Aiaraldea: Euskal Herria

Euskara askatasun bat da

EAEko hauteskundeetako emaitzak herriz herri Aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Politika  Aiaraldea

EAEko hauteskundeetako emaitzak herriz herri Aiaraldean

EAJk eskuratu du boto gehien Aiaraldeko herri gehienetan. Izan ere, Arrankudiaga-Zollon, Okondon, Aiaran, Orozkon, Urduñan, Amurrion eta Laudion lehenengo indarra izan da. Arakaldon, aldiz, EhBildu koalizio abertzalea nagusitu da.

Arrankudiaga Zollon EAJk irabazi du 283 bozekin. Alabaina, bigarren indarrari, Ehbildu, 6 botoa bakarrik atera dizkio. Alderdi horien atzetik PSE-EEk (14 boto), PPk (18) eta Ezker Batuak (7) jaso dute atxikimendu gehien. Bestelako alderdien aldeko hautua egin duten herritarrak bost izan dira.

Jalgi 2016, aldizkari monografikoa

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra

Berria egunkariarekin batera argitaratutako aldizkari monografikoa. Info gehiago www.jalgika.eus

Lurralde askearen lehen asanblada: Bizimodu onaren konpromisoak

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Politika  Aiaraldea  Aiaraldea: Euskal Herria

Lurralde Askea komunitate desobedientearen 1. asanbladarako deia. Bizimodu onaren konpromisoak lantzeko saioa martxoaren 19an Iruñean.

Zer da Azpeitiko Elkargunea?

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Jendartea  Aiaraldea  Aiaraldea: Euskal Herria
(Argia.eus-etik ekarritako bideoa)

Azpeitiko Elkargunea merkatu soziala eta herritarren arteko elkartasuna indartzeko asmoz sortu zen 2015eko irailean, hainbat hilabetetez lokala prestatzeko auzolanean aritu ondoren. Lau egitasmo bildu dira Elkargunean gaur arte: Arropa bankua, artisauen txokoa, baserritarren banaketa puntua eta bigarren eskuko denda. Eredu kapitalistari espazioak irabazi eta justizia sozialean oinarrituriko Azpeitiaren aldeko lana egingo dute.

Azpeitiko Elkar-ekin taldea orain dela hiru urte sortu zen, hainbat herritarrek egoera sozialaren gainean zituzten kezkek eraginda. Taldeak ekimen anitzak landu ditu denbora tarte horretan, aldaketaren sozialaren norabidean herritik bertatik eragiteko xedearekin: Aniztasunaren inguruko dinamikak, mobilizazioak, azokak, eztabaidak, kultur emanaldiak, energiaren gaineko jardunaldiak, alternatiba ekonomikoen inguruko kanpainak...

Egilea(k):
Azpeitiko ElkarEkin