2017/09/14 19:00

Irakurle kluba: Pilula Urdinak

Irakurle kluba: Pilula Urdinak
Basalarrina , Laudio
Irailarekin batera, Harri Orri Ar irakurle klubak hirugarren ikasturteari ekingo dio. Oraingo honetan, Frederik Peeters suitzarraren Pilula Urdinak nobela grafiko ezagunaz hitz egingo dugu. Astiberri argitaletxeak euskarara ekarritako liburu honetan, Frederiken eta Cati neska seropositiboaren arteko harreman gorabeheratsua ezagutuko dugu. Hitzordua irailaren 15ean izango da, ostiralarekin, ohi bezala, 19:00etan Laudioko Basalarrinaren egoitzan, eta ez da, noski, ez ardorik ez mokadurik faltako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide