Oier Lazkanok lortu du Aiara Birako lidergoa

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Isasi 2015ko mar. 16a, 11:20

Lan gogorra izan zuten atzo Artziniegan lehiatu ziren txirrindulariek Aiarako Biraren 3. etapan. Garabilako igoera eta Artziniegako harbidea lau alditan pasatu beharrak gogortasuna eman zion ibilbideari. Horrez gain, eguraldiak ez zion lagundu gazteen lanari. Ibilbide osoan euria eta hotza presente egon baitziren.

Artziniega, Ureta eta Lantenorako bide azkarra, laburra egin zen igoeratan desegiten zen tropela berriro elkartzeko.

Lan gogorra izan zuten atzo Artziniegan lehiatu ziren txirrindulariek Aiarako Biraren 3. etapan. Garabilako igoera eta Artziniegako harbidea lau alditan pasatu beharrak gogortasuna eman zion ibilbideari. Horrez gain, eguraldiak ez zion lagundu gazteen lanari. Ibilbide osoan euria eta hotza presente egon baitziren.

Artziniega, Ureta eta Lantenorako bide azkarra, laburra egin zen igoeratan desegiten zen tropela berriro elkartzeko.

Gorputza berotzeko hartu zuten lehenengo itzulia. Artziniegako pasaeran hasi zen mugimendua tropelan eta aurrekaldean berrogei inguruko taldea geratu zen. Handik, alde egin zuen Lantenoko bidean, “Bici Aranda” taldeko Mario Apariciok. 35” eta Garabillako mendateko mendi sariarentzako puntuak lortu zituen bere saiakeran baina helmugatik pasatu bezain pronto “The Bathco” taldeko bi txirrindularik eta jarraian tropel osoak harrapatu zuten.

Elkarturik amaitu zuten hirugarren itzulia baina berriro ere, Artziniegako harbidean, apurtu egin zen taldea. Aurrera jo zuten Erik Betanzos (Autonervion-Renault) eta Oier Lazkano (Zirauna-Iturribero ). Beraien atzetik Asier Pablo Glz (The Bathco) eta Asier Arnaiz (Arabarrak). 30 txirrindulariz osatutako multzoan lanean aritu zen Joseba Otaola liderraren taldea, baina bi taldekide baino ez zituen Amurriokoak eta ezinezkoa egin zitzaien ihes egindakoak harrapatzea.

Helmugaraino ailegatu ziren beraz aurreko bi txirrindulariak. Helmugan bigarren izandako Oier Lazkano, sailkapen nagusiko lider berriak, ez zion etaparen garaipena lehiatu Erik Betanzos-i. Biak garaile; etaparen garaipena batentzat eta lidergoa bestearentzat.

37” ra ailegatu ziren atzetik zetozen bi txirrindulariak eta hauek hamabi segundo gehiago atera zioten tropelari.

Ez zen izan Opticas Luyando-Ganzedo-Lezamauto taldeko eguna atzokoa. Asier Elorzak nahiz eta punturik ez lortu, mantendu egin zuen mendiko maillota.

Sailkapenak:

Etapa:

1. Erik Betanzos. Autonervion-Renault. 1:15:09

2. Oier Lazkano. Zirauna-Iturribero. Denbora bera

3. Asier Pablo Glz. The Bathco. 37”ra

4. Asier Arnaiz. Arabarrak. 39”ra

5. Joseba Otaola. Opticas Luyando-Ganzedo-Lezamauto. 49”ra

 

Sailkapen Nagusia:

  1. Oier Lazkano. Zirauna-Iturribero. 3:39:37

  2. Joseba Otaola. Luyando-Ganzedo-Lezamauto. 35”ra

  3. Erik Betanzos. Autonervion-Renault. 41”ra

 

Mendiko sailkapena:

  1. Asier Elorza. Opticas Luyando-Ganzedo-Lezamauto.

 

Tarteko helmugak:

  1. David Piñera. The Bathco.

 

Taldeko Sailkapena:

  1. The Bathco.

  2. Opticas Luyando-Ganzedo-Lezamauto. 26”ra

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide