Aiarako Bira 2015: Lidergoari eutsi dio Joseba Otaolak

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Isasi 2015ko mar. 9a, 10:44

Arratsaldeko 16:00etan ekin zioten larunbatean pedalei eragiten Aiarako Birako txirrindulariek. Aurreneko etapan tropela elkarrekin ibili bazen, oraingoan, lehenengo kilometrotik bertatik alde egiten saiatu ziren ’The Bathco’ taldekoak. Luiaondo eta Laudio arteko zirkuituari bi itzuli eman ondoren, Arespalditzaraino igo behar ziren txirrindulariak. Jarraian “Los Olmos”etik berriro Laudion kokatutako helmugara itzultzeko. 

Arratsaldeko 16:00etan ekin zioten larunbatean pedalei eragiten Aiarako Birako txirrindulariek. Aurreneko etapan tropela elkarrekin ibili bazen, oraingoan, lehenengo kilometrotik bertatik alde egiten saiatu ziren ’The Bathco’ taldekoak. Luiaondo eta Laudio arteko zirkuitoari bi itzuli eman ondoren, Arespalditzaraino igo behar ziren txirrindulariak. Jarraian “Los Olmos”etik berriro Laudion kokatutako helmugara itzultzeko. 
Esan bezala, lehenengo kilometroan “the Bathco” talde kantabriarraren David Piñera txirrindulariak alde egin zuen. Bi kilometroren bueltan bere taldekidea den Asier Pablo Glz. elkartu zitzaion baina Luiaondora heldu orduko, berriro atzean gelditu zen. Tarte horretan ere, eguneko sustoa suertatu zen, erorketa bat hain zuzen ere. Bi txirrindulari eraman behar izan zituen ambulantziak, euren artean -zoritzarrez- aldaka apurtu zuen neska bat.
Bidean aurrera indartsu jarraitu zuen Piñerak eta minutu bateko errenta lortu zuen, baina tropelak abiadura handitu zuen Valentin Campok zuzentzen duen “Opticas Luyando-Ganzedo-Lezamauto” liderraren taldeak egindako lanari esker.
Zirkuitoari eman beharreko bigarren itzulia luze egin zitzaion Piñerari eta tropela Laudiotik irten bezain pronto irentsi egin zuen. Bere ahaleginak, eguneko bi tarteko helmugen puntuak lortzeko eta sailkapen horretako liderra izateko balio izan zion Piñerari.
Eguneko mendaterantz abiatu zen orduan tropela. Saiakera gutxi Arespalditzarako bidean, baina mendateko puntuak jokoan, aldapako azkenengo metroak topera igo eta hamar txirrindularik aurrera alde egin zuten. Tartean Opticas Luyando-Ganzedo-Lezamauto etxeko taldeko Joseba Otaola eta Asier Elorza eta sailkapen nagusiko aurrenekoak. Ondo konpondu ziren aurreko taldean, atzean aldiz, talde gehienek bere liderrak aurreko taldean izanik abiadura mantsotu zuten eta etapako garaipenaren alde borrokatzeko aukera galdu zuten.
Saiakera handirik gabe ailegatu zen hamarkotea Laudiora eta han bere abiadura eta indarra berriro ere erakutsi zituen Joseba Otaola liderrak. Bigarren etapa eta bigarren garaipena beraz Amurrioarrarentzako izan zen.

Etapa:

1. Joseba Otaola. Opticas Luyando-Ganzedo-Lezamauto
2. Andoni López De Abetxuko. Arabarrak (mt)
3. Santiago Martínez. The Bathco (mt)


Birako Sailkapen Nagusia:

1. Joseba Otaola. Luyando-Ganzedo-Lezamauto
2. Andoni López De Abetxuko. Arabarrak (8´´)
3. Victor Abad. Isidoro San Justo (17´´)

Mendiko Sailkapena:

1. Asier Elorza. Opticas Luyando-Ganzedo-Lezamauto
Tarteko Helmugak: David Piñera. The Bathco.
Taldeko Sailkapena: 1.The Bathco.
2. Opticas Luyando-Ganzedo-Lezamauto. (mt)

 

 

<blockquote class="twitter-tweet" lang="es"><p><a href="http://t.co/MC2gTk54JU">pic.twitter.com/MC2gTk54JU</a></p>&mdash; scllodiana (@scllodiana) <a href="https://twitter.com/scllodiana/status/574619505642635264">marzo 8, 2015</a></blockquote>
<script async src="//platform.twitter.com/widgets.js" charset="utf-8"></script>

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide