aiaraldea.eus

In vino veritas

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon   Iritzia

Iraila. Gasteizko Udalak gizarte-etxeetan antolatzen dituen jardueretan tokia lortzeko zozketan zerbait egokitu ote zaigun ikusteko unea. Poza. Ardo dastaketaren oinarriak ikastaroa egin ahal izango dut. Euskaraz, gainera.

Baina ikastaroaren nondik norakoak irakurtzen hasi, eta hara non ikusten dudan txakolinak dastatuko ditugula, eta ez, esate baterako, Arabar Errioxako ardo beltzak. Ikastaro hori gaztelaniaz ere ematen dute, eta ezetz asmatu zer dastatuko duten? Txakolina, akaso? Ez, ba! Arabar Errioxako ardo beltzak.

Euskaldunek, antza, gustukoago izan behar dute txakolina. Txakolina ardo beltza baino lotuago omen dago euskal unibertsoari. Hori pentsatzen ote dute antolatzaileek? Horra, bada, kantauriar isurialdeko euskal herritarren hegemoniaren beste adibide bat.Izan ere, txakolinei buruzko ikastaroa emango duen aditu euskalduna gai da baita ere ardo beltzei buruz hitz egiteko; ziur nago horretaz. Eta ez, ez zait txakolina gustatzen, eta horregatik ez dut izena emango ikastaroan.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Itziar de Blas Fdz de Gamarra Erantzuna | #1

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa