aiaraldea.eus

Udazkena

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon   Iritzia

Singapurreko lagun bat Suitzan bizi da orain. Haren jaioterrian, tropiko urrunean, ez omen dago urtarorik, ez behintzat guk ulertzen ditugun moduan. Lagunak aurten ikusi du udazkena bertatik bertara lehendabiziko aldiz. Zuhaitzetako hostoak nola erortzen diren, kadentzia horrek, liluratuta omen dauka. Udazken koloreek —gorri, horixka eta nabarren mosaiko aberatsa—, aho-zabalik uzten dute; magikoak dira harentzat. Ilea erortzen zaigula, nekatuago gaudela eta aldartea apur bat ozpintzen zaigula. Gorabehera  ederra da, bai, udazkena. Nik orbelaren gainean ibiltzea gustuko dut, batez ere. Betidanik gustatu izan zait hosto eroriak zapaltzean ateratzen den soinua. Gure bazterrotan, intsignis pinua gupidarik gabe zabaldu bada ere, badira oraindik udazkenaz gozatzeko aukera ematen diguten tokiak. Lezamako gaztainondoak, Abiagako haritzak, Ponatako pagoak… udazkenari lotutako oroitzapen politak gordetzen ditut bertan. Hortaz, eta eguraldia benetan zakartu aurretik, jantzi botak eta egin paseotxo bat Altubetik edo Gorobeletik; ez zaizue damutuko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa