aiaraldea.eus

Otsailak 27

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon   Iritzia

Otsailaren 27an, 380. urtean, Teodosio I. enperadoreak Tesalonikako Ediktua eman zuen. Haren bidez, kristautasuna izendatu zuen Erromatar Inperioko erlijio ofizial. Egun horretan bertan, baina 1594. urtean, Enrike IV.a Frantziako errege bilakatu zen.

Gorki 1905eko otsailaren 27an atera zen kartzelatik, eta Rigara joan zen erbesteratuta; 1918an, berriz, Armada Gorria sortu zuen Trotskik egun horretan. Zinemaren munduan ere zerbait gogoangarria gertatu zen otsailaren 27an; izan ere, 1920an, Caligari doktorearen kabinetea film espresionista estreinatu zuen Robert Wiene zuzendari alemaniarrak.

Bartzelonan, antza, elurte itzela egon zen 1924ko otsailaren 27an, eta hainbat hildako eragin zituen. Egun horretan, baina 1995ean, Luis Roldan hegazkin batean sartu eta Bangkok-etik Madrila eraman zuten.

Aurtengo otsailaren 27an Alfredo Remirez @erreharria epaituko dute Espainiako Entzutegi Nazionalean. Izan dadila data hori haren absoluzioaren eguna, halaxe gogoratu nahi dugu-eta maite dugun guztiok.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa