Artisauen lanak ezagutzeko aukera luzatuko du museoak

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya 2013ko aza. 3a, 00:50

Artziniegako museoan antzinako  bizitza nolakoa zen ikasteko aukera eskainiko dute azaroaren 10ean. Ez edonola, gainera. Izan ere, museo etnografikoaren baitan artisau ezberdinak kokatuko dira haien lana  azaldu eta erakusteko. 

Artziniegako museoan antzinako  bizitza nolakoa zen ikasteko aukera eskainiko dute azaroaren 10ean. Ez edonola, gainera. Izan ere, museo etnografikoaren baitan artisau ezberdinak kokatuko dira haien lana  azaldu eta erakusteko. 


Ekitaldia urtero egiten dute eta harrera handia izaten du. Artea etnografia elkartekoen hitzetan, ehun lagun inguru hurbiltzen dira.  
Bisita gidatuak 11:00etatik 14:00etara egingo dituzte.Artea elkarte etnografikoaren bidez, urte osoan zehar mendeetan atzera egin eta artziniegarren bizitza nolakoa zen isladatzen du eraikinak.Azaldu dutenez, helburua belaunaldi ezberdinei antzinako bizitza eta baliabideak nolakoak ziren  transmititzea da. 

Antzinako etxeak eta bizimodua

 Bisita gidatuetan hamazazpi gelatan ezberdinetan ofizio eta prozesu ezberdinak azaltzen dituzte. Lehenengo gelan, esaterako, ehungintza nola egiten zen kontatzen dute: “Artileak, oihalak... daude. Txakolina, sagardoa... nola egiten zen ere erakusten dugu”. Baita okinaren, arotzaren edo bestelako lanbideen jarduera ere.Medikuntza ogibideari dagokion eremuan, sendabelarrek izan duten garrantzia adierazten dute. Nekazaritzaren zatian, berriz,  garia, artoa... nola jorratzen den.Beste bitxikerietako bat duela urte batzuk sukaldea nolakoa zen  ikusteko duten gela da. Izan ere, garaiko tresneria gordeta dute bertan. Bertaratzerik ez dutenek webgunearen bitartez bisita birtualki egin dezakete.Artziniegan Artea etnografiak lan handia egin izan du antzinako lanbideak berreskuratzeko. Horren adibide da, apirilaren inguruan antolatzen duten “Herri oratzea”. Bertan, ogia nola egiten zen erakusteaz gain sukaldari lanean jartzen dituzte ume zein helduak.Azaroaren 23an txarriboda egingo dute. Besteak beste, txarriboda nola egiten zen azaldu, eta dastaketa egingo dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide