Herriko bi tokietan ibilgailuentzako abiadura murriztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya 2013ko aza. 1a, 00:07

Okondoko bi gunetan trafikoaren abiadura araudia aldatu dute. San Roman auzoko errepidean abiadura murrizteko seinaleak jarri dituzte. Orain arte ez zegoen araututa, baina hemendik aurrera 40 kilometro orduko abiaduran igaro beharko dira ibilgailuak. Hala azaldu du Sergio Tato Okondoko alkateak: “Trabesia bat da eta normalean kotxeak 60 kilometro orduko abiaduran joaten dira. Lehen ez zegoen mugarik. Horregatik, arreta deitzeko semaforoa eta argidun seinaleak ipini ditugu”.

Udaletxeko igarobidea

Bestalde, udaletxearen aldamenetik igarotzen den errepidea zeharkatzeko abiadura handiagoa izatea onartu dute oraintsu. Izan ere, lehengo anbulategia udaletxean kokatuta zegoenez, 30 kilometro orduko abiadan pasa behar ziren kotxeak. Hemendik aurrera, aldiz, 50 kilometro orduko abiaduran zeharkatu ahal izango da ibilbideko zati hori.Sergio Tato alkatearen hitzetan, arratsaldeetan ez zegoen osasun arreta zerbitzurik eta ondorioz, ez zuen zentzurik muga hori mantentzeak. “Salaketa asko jarri dira hor, jende askori isunak jarri eta gidabaimeneko puntuak kendu dizkiotelako”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide