2010/12/03 16:30

Euskararen Eguna · Euskara Arloko egitaraua

Herrian zehar, Laudio

09:30etan Alkatearen adierazpen instituzionala. Udaletxean, Tokiko Gobernu Batzarra amaitu eta berehalako prentsaurrekoan. Ordu berean, Euskararen Erabilerarako Udal Ordenantzaren berri emango da (azaroaren 29ko Udalbatzan onartzekoa). 

 11:00etan eta 12:00etan bisita gidatuak Euskaltzaindian (Euskararen Erret Akademia- Bilbo), hizkuntza arau gazi-gozoen iturburua. Leku mugatuak. Izena emateko azkeneko eguna: azaroaren 30a. Euskara Arloan. Eskaera guztiei aurre egiteko leku nahikorik ez balego, beste txango batzuk antolatuko lirateke ondorengo asteetan.  

Goiz osoan zehar, sari bana emango zaie udaletxeko harrera-gunean izapideak egin edo argibideak euskaraz eskatuko dituztenei. 

 18:00etan, Herriko Plazako hitzaldi aretoan, euskara praktikatzeko eta erabiltzeko "Sar Ezazu Hanka" programan izandako txangoetako argazkien proiekzioa. Jarraian, egitasmo bereko 2011 urteko bidaien aurkezpen publikoa.  

19:00etan, leku berean, euskararen inguruko "Erle euskalduna" antzezlan umoristikoa, Erre Produkzioak taldearen eskutik. 19:30etan, askaria bertaratutako guztientzat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide