2014/12/23 16:00

Iluntze mitologikoa | TERTANGA KULTURALA

Tertangako Etxea, Amurrio Tertanga

Tertanga kulturalaren barneko azken jarduera aurkeztu nahi duzigu 2014 urteari amaiera emateko. Bertako ingurune magikoa aprobetxatuz "ILUNTZE MITOLOGIKOA" antolatuko dugu abenduaren 23an, asteartea, herrian zehar jolastu eta gozatzeko.

17:00 Ginkana mitologikoa (eskuko argiak eraman)

18:30 Puski eta Txurruski pailazoekin (des)jolasten!

19:30 Askari beroa

Haur eta helduak batera jolasteko proposamena da honakoa. beraz, gurasoek eta datozen guztiek parte har dezakete. Tertangako txoko ezberdinetan frogak eta jolasak egingo dituzte euskal mitologiako pertsonaiek gidaturik: galtzagorriak, lamiak, tartalo... Puski eta Txurruskirekin barre algaraka aritu ostean askari beroa hartuz borobilduko dugu arratsaldea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide