Martxoa bitartean Amurrioko Hiribilduaren argazki lehiaketa martxan

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2016ko ots. 28a, 00:00

Martxoa Amurrioko Hiribilduaren XXXVII. Argazki Lehiaketa egiteko hilabetea izango da. Izan ere hilabetearen 1etik 31ra bidali ahal izango ditu jendeak argazkiak.

Martxoa Amurrioko Hiribilduaren XXXVII. Argazki Lehiaketa egiteko hilabetea izango da. Izan ere hilabetearen 1etik 31ra bidali ahal izango ditu jendeak argazkiak.

Bi modalitate ezberdin izango ditu bildumak, bata gai libreko argazkiena eta bestea, ordea, Amurrio eta giza paisaiari buruzkoena. Bi modalitateetan hiru argazki aurkeztu beharko dira. Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi bilduma aurkeztu ahal izango ditu modalitate bakoitzean eta sari bakarra jaso ahal izango du. Edozein teknika edo prozedura onartzen da: digitala nahiz laborategikoa, zuri-beltzean edo koloretan. Hori bai, argazkia jpg formatuan eta 72 ppi-tasko bereizmenarekin aurkeztu beharko da.

Izena emateko www.amurrio.org/concursofotografico web guneko formularioa bete behar da.

Sariak

  • 1. saria gai libreko 3 argazkien bildumarentzat: 400 € eta garaikurra

  • 2. saria gai libreko 3 argazkien bildumarentzat: 200 € eta garaikurra

  • 1. saria Amurriori buruzko 3 argazkien bildumarentzat: 800 € eta garaikurra

  • 2. saria Amurriori buruzko 3 argazkien bildumarentzat: 200 € eta garaikurra

  • Publikoaren sari berezia: 200 € (Ekainaren 20an banatuko da)

Sari banaketa ekainaren 3an izango da 20:00ean “La Casona” erakusketa aretoan. Egun horretan bertan inauguratuko da ekainaren 27ra arte zabalik izango den erakusketa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide