Herritarren %93k udal zergak eta tasak epe barruan ordaindu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2016ko ots. 27a, 00:00

Amurrioarren % 93k udal-zergak eta tasak borondatez ordaintzeko epean ordaindu ditu. Udalaren iritziz, udalerriko biztanleek herritartasun-erantzukizun handiaren isla dira datu horiek.

Arabako Foru Aldundiaren estatistiken arabera, % 10ak epe barruan ez ordaintzea da ohikoa eta Amurrio zenbateko horren azpitik dago.

Amurrioarren % 93k udal-zergak eta -tasak borondatez ordaintzeko epean ordaindu ditu. Udalaren iritziz, datu horiek udalerriko biztanleek herritartasun-erantzukizun handia isla dira.

Arabako Foru Aldundiaren estatistiken arabera, %10epe barruan ez ordaintzea da ohikoa eta Amurrio zenbateko horren azpitik dago.

Ordaindu ez duten pertsonei edo erakundeei ordainketa-erreklamazioa adierazteko gutun bat bidali zaie eta hasierako zenbatekoaren gaineko % 5eko errekarguari buruzko informazioa eskaini zaie bertan. Jakinarazpena egiten den momentutik, ordainketa egiteko 10 eguneko luzapen-epe bat ezarri zaie.

Udalbatzak data hori igaro ondoren ordaindu gabe jarraitzen duen pertsonaren zorraren berri emango dio Arabako Foru Aldundiko Agentzia Exekutiboari, premiamendu bidez kobra dezan.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide