Gaurtik aurrera “Erdialdeko Amerika Beltza” argazki erakusketa ikusgai dago Elexondo Pasealekuan

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2016ko ots. 16a, 13:43

Munduko herrialde bortitzenen irudiak eskainiko ditu gaurtik eta martxoaren 6a bitartean ”Erdialdeko Amerika Beltza” argazki erakusketak Elexondoko Pasealekuan.

Munduko herrialde bortitzenen irudiak eskainiko ditu gaurtik eta martxoaren 6a bitartean Elexondoko Pasealekuan egongo den”Erdialdeko Amerika Beltza” argazki erakusketak.

Irudiak El Salvador, Honduras eta Guatemalako errealitatea islatzen dituzte. Izan ere, herrialde horietan hilotzak kalean aurkitzea egunerokoa da eta baldintza jasangaitzak dituzten espetxeak gaizkile-taldeen eskuetan daude. Gainera ospitaleak bala eta matxete zauriak dituztenekin gainezka daude.

2009 eta 2015 urteak bitartean “El Camino” eta “Sala Negra” proiektuen emaitza dira irudiak. Urte horietan argazkilari batzuk Erdialdeko Amerikako biztanleria gutxietsiaren sufrimendura gerturatu ziren, pairatzen duten bortizkeriaren gordintasuna eta bere ondorio eta testuinguruak ezagutzera emateko helburuarekin. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide