Kirolaz eta euskaraz gozatzeko aukera eskainiko du GazteEKIN ekimenak

Erabiltzailearen aurpegia

12 eta 16 urte bitarteko gazteek kirolaz eta euskaraz gozatu ahal izango dute GazteEKIN ekimenari esker. Egitasmoak euskararen erabilera bultzatzea du helburu eta horretarako abentura saio ezberdinak egingo dituzte.

12 eta 16 urte bitarteko gazteek kirolaz eta euskaraz gozatu ahal izango dute GazteEKIN ekimenari esker. Ekimenak euskararen erabilera bultzatzea du helburu eta horretarako abentura saio ezberdinak egingo dituzte.

Lehenengo txangoa otsailaren 21ean izango da. Elurretako erraketekin ibilbide gidatua egiteko aukera izango dute gazteek. Horretarako Valdezkaray eski estazioaren inguruetara joango dira. Martxoaren 5ean, ordea, espeleologia egingo dute Iguarako kobazuloan, Opakuan.

Urteko beste txangoak

-Martxoak 20: Eskalada + Rapela + Oreka tailerra (Orokoko Santutegian, Araba)

-Apirilak 24: Orientazioa + Autobabesa (Etxegoien, Amurrio)

-Maiatzak 22: Arroila jaitsiera (Antoñana, Araba)

-Ekainak 26: Kayak + BTT (Landa, Araba)

-Irailak 17-18: Bi eguneko egonaldia Urbasan (Nafarroa)

- Urriak 23: Mendi Ibilaldia (Urkiola, Bizkaia)

- Zazaroak 23: Zubi saltoa (Atxazpi, Ondarrua)

- Abenduak 18: Mendiko teknikak (Valdezcaray, Errioxa)

Izen emateak

Izena emateko orri eta adierazpen orria sinatuta irteera eguna baino 2 ostiral lehenago Kultur Etxean aurkeztu beharko da. Laboral Kutxako kontu korronte zenbakian irteerari dagokion zenbatekoa ordaindu izanaren agiria ere erakustea beharrezkoa izango da.

Kontu korrontearen zenbakia: 3035 0089 18 0890020005 (Laboral kutxa)

Kontzeptua: Izen-abizena + Jardueraren izena

Gurasoen baimen orria eta irteerak dirauen bitartean partaideak euskaraz hitz egiteko konpromisoa jasotzen duten agiriak sinatuta ere ekarriko dira. 

Informazio gehiago:

http://gazteekin.blogspot.com.es/  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide