aiaraldea.eus

Irabazteko asmorik gabeko elkarteentzako diru-laguntzen oinarriak zehaztu ditu udalak

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno   Hezkuntza
Irabazteko asmorik gabeko elkarteentzako diru-laguntzen oinarriak zehaztu ditu udalak

Laudioko udalak hezkuntza, berdintasun eta gazteria arloetan aritzen diren irabazteko asmorik gabeko elkarteen diru-laguntzen oinarriak aurkeztu ditu.

Laudioko udalak hezkuntza, berdintasun eta gazteria arloetan aritzen diren irabazteko asmorik gabeko elkarteen diru-laguntzen oinarriak aurkeztu ditu.

Guztira 13.900euroko diru-laguntza dago 2015-2016 urteari begira. Horietatik 800 euroko gazteriarekin zerikusia duten elkarteentzat izango da, 10.100 euro parekidetasuna lantzen duten horientzat eta bukatzeko, 3.000 euro hezkuntza lantzen duten horientzat.

Diru-laguntza hauek jaso nahi dituzten elkarteek irailaren 22ra arte dute eskaera betetzeko epea. Mota horietako elkarteek egin ahal izango dute eskaera: aisialdirako ekintzak antolatzen dituztenek eta parekidetasun eta gazteriaren informazioa, prebentzioa eta gizarteratzea eskaintzen dutenek.

Diru-laguntzaren %80, laguntza ematea erabakitzen dutenean eskainiko da eta beste %20 justifikatzen dutenean. Horretarako elkarteek 2016ko urtarrilaren 30era arte izango dute.

Bete beharreko hainbat baldintza

Diru-laguntzak jasotzea hainbat baldintzaren menpe egongo da: proiekzio soziala, inplikazio maila, jende onuradun kopurua, euskara eta kultura-aniztasuna gauzatzea, parekidetasuna bultzatu eta sustatzea...





Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa