"Aurten proposamen ugari ditugu Zuhatzako Jaietan, txikien zein helduen gozamenerako"

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko uzt. 14a, 09:46

NAGORE PORTILLO (1990, Zuhatza) beste hainbat herritarrekin batera Zuhatzako Jaiak antolatzeaz arduratzen da. Jaien nondik norakoak kontatu ditu.

Lehenik eta behin, zein izango da aurtengo egitaraua?

Ostiralean (Uztailak 17) eta lgandean (Uztailak 19) hainbat ekintza antolatu ditugu Zuhatzako Jaietara etorriko diren guztientzako.

Ostiralean, jaiegun garrantzitsuena dena, txupina egin eta berehala Patxi Perez eta Konpania erromeria hasiko da. Erromeria bukatuta, Luhartz musika taldearen kontzertuak jai-giroari jarraipena emango dio.

NAGORE PORTILLO (1990, Zuhatza) beste hainbat herritarrekin batera Zuhatzako Jaiak antolatzeaz arduratzen da. Jaien nondik norakoak kontatu ditu.

Lehenik eta behin, zein izango da aurtengo egitaraua?

Ostiralean (Uztailak 17) eta lgandean (Uztailak 19) hainbat ekintza antolatu ditugu Zuhatzako Jaietara etorriko diren guztientzako.

Ostiralean, jaiegun garrantzitsuena dena, txupina egin eta berehala Patxi Perez eta Konpania erromeria hasiko da. Erromeria bukatuta, Luhartz musika taldearen kontzertuak jai-giroari jarraipena emango dio.

Marina Dona egunean (larunbatean) meza eta trikipoteoa egongo da.

Igandean, urtero bezala, goizeko meza ospatu eta gero, paella eta mazedonia gozoa jateko aukera izango dugu anaiarteko bazkarian. Aurreko urteetan izan duen arrakasta ikusita, bazkalondoan Bingoa antolatu dugu berriro. Ondoren, 18:00tan, ezaguna den  Gorka Aginagalderen "El Txou de Patxi" ikusteko aukera izango dugu, giro apartarekin jarraitzeko asmoz.  Egun osoan zehar, haurrek puzgarrietan jolasteko aukera izango dute, monitoreekin batera.

Aurreko urtekoarekin konparatuz badaukazue berrikuntzarik? Zein?

Aurtengo berrikuntzarik handiena, uztailaren 17an (ostirala) jaietara etortzeko autobus zerbitzua antolatu dugula izan da, Amurrio, Luiaondo eta Arespalditzatik pasako dena, hurrengo ibilbidea eginez:

21:00etan Amurriotik aterako da Cuadrako Autobusa (Elizako Biribilgunean), 21:10etan Luiaondotik pasako da (Marato Arbolan, autobus geltokian) eta 21:25etan Arespalditzatik igaroko da (Toboso tabernan). Itzulera 04:30etan izango da eta, kontrako ibilbidea eginez.

Zer azpimarratuko zenuke jaietatik?

Hainbat edinetako pertsonei pertsonei zuzendutako ekitaldi ugari antolatuko direla. Alde batetik, aurten puzgarriak kontratatuko ditugu non begiraleek umeekin jolastuko duten, gurasoak lasai egon daitezen, gainerakoaz disfrutatu ahal izateko.

Bestalde, Patxi Perez eta Konpania erromeriak arrakasta handia izan du adin ezberdinen artean eta dantza ezberdinak irakatsiz Zuhatzako enparantza jendez betetzea espero dugu!

Gainera, Gorka Aginagalderen bakarrizketarekin bukatuko ditugu jaiak. Antolatzailei asko gustatzen zaizkigu Gorkak egiten dituen saioak eta ezagutzen ez dituenak aukera ederra izango du igandean arratsalde ezin hobeaz  gozatzeko!

Zure ustez zergatik dira bereziak Zuhatzako jaiak?

Zuhatza oso herri txikia da, eta antolatzaileen artean giro ederra dagoenez, urtero ekitaldi anitzak antolatzeko prest gaude, baita horietan parte hartzeko ere, gure herriko jaiak aurrera eramateko helburuarekin.

Jendea jaietara hurbiltzeko deia zabaldu nahiko zenuke? Aurrera ba!

Aurten proposamen ugari ditugu, txikiek eta helduek gozatu ahal izateko, eta beraz, bai ostiralean eta baita igandean, Zuhatzako Jaietan elkar ikustea espero dugu! Giro bikaina egongo bait da!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide