Zunbako “Master Class” batek beteko du Ibarrondo Jatetxea

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko eka. 18a, 10:40

Ekainaren 28an Zunbako ekitaldia antolatu dute kirol honen hainbat begirale Murgako Ibarrondo Jatetxean.

Ekintza ezberdinak antolatu dituzte horretarako. Eguna goizeko 12:30 eta hasiko da 2 orduko Zunbako “Master Class” batekin. Horretako Iruña, Bilbo, Gasteiz zein Urduñako begiraleak egongo dira klase hori ematen.

Ekainaren 28an Zunbako ekitaldia antolatu dute kirol honen hainbat begirale Murgako Ibarrondo Jatetxean.

Ekintza ezberdinak antolatu dituzte horretarako. Eguna goizeko 12:30 eta hasiko da 2 orduko Zunbako “Master Class” batekin. Horretako Iruña, Bilbo, Gasteiz zein Urduñako begiraleak egongo dira klase hori ematen.

Eguna ez da bertan bukatuko, izan ere, 15:00etan bazkaria egongo da eta jarraian, kafea lasai hartu ahal izateko Asuka Nama taldeak zuzeneko kontzertua eskainiko du.

Prezio ezberdinak

Master Class”ean bakarrik parte hartu nahi dutenek 10 euro ordaindu behar izango dituzte. “Master Class”, bazkaria, kafea kontzertuaz gozatu nahi dutenek, ordea, 15 euro

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide