Maila igoera nabarmenak eman dira Aiaraldeko futbol taldeen artean

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko eka. 3a, 13:50

Lehenengo postuak, azkenak baino ugariago izan dira aurtengo ligan. Izan ere, eskualdeko hainbat taldek lortu dute mailaz igotzea. Baina, hala ere bi taldeek mailaz jaitsiko dira.

Lehenengo postuak, azkenak baino gehiago izan dira aurtengo ligan. Izan ere, eskualdeko hainbat taldek lortu dute mailaz igotzea. Baina, hala ere bi taldeek mailaz jaitsiko dira.

Amurrioko Kaskagorri B lehen postua lortu du igoera ziurtatuz. Ez, ordea, C.D. Laudioko ohorezko jubenilak. Hauek 2. postua lortu dute eta play off-a jokatu dute Euskal Ligan jokatzeko txartela eskuratzeko. Zoritxarrez, partidua galdu zuten eta horrekin batera igoerarako aukera hori. Zorte gehiago izan dute C.D. Laudioko kimuek, lehen postua lortu baitute.

Orozkoko Atxulaurreko kadete eta infantilak ere ligako garaileak izan dira eta baiata, Iberlandak dituen bi taldeak, III. Erregionalak eta kadete jubenilak.

Amurrioko Kluba izan da aurten kaltetuena. Izan ere, bi talderik besterik ez ditu eta biek azkenengo postua lortu dute. III. Mailako taldea eta ohorezko jubenilak dira beraz, mailaz jaitsiko diren talde bakarrak. 

Hona hemen eskualdeko futbola talde guztien sailkapenen zerrenda:

AMURRIO

AMURRIO CLUB

III. mailako taldea (gizonezkoak): Azkenak

Ohorezko jubenilak (gizonezkoak): Azkenak

KASKAGORRI FUTBOL TALDEA

Lehen jubenilak (gizonezkoak): 7. postua//2.fasean

Bigarren kadeteak (gizonezkoak): 6.postua/2.fasean

Kaskagorri A (gizonezkoak): 10. postua

Kaskagorri B (gizonezkoak): 1go postua

ETORKIZUNA (KASKAGORRI)

Etorkizuna A (talde mistoa): 8. postua

Etorkizuna B (gizonezkoak): 2. postua

Etorkizuna C (gizonezkoak): 3.postua

 

OROZKO

ATXULAUR KIROL ELKARTEA

II. Erregionala (gizonezkoak): Azkenak

Jubenilak (gizonezkoak): 9. postua

Kadeteak (gizonezkoak): 1go postua

Infantilak (gizonezkoak): 1go postua

Kimuak 03 (gizonezkoak): 5. postua

Benjaminak 05 (gizonezkoak): 5. postua

Benjaminak 06 (gizonezkoak): 6. postua

 

URDUNA

CLUB DEPORTIVO ORDUNA

II. Erregionala (gizonezkoak): 10. postua

Seniorrak (emakumezkoak): 3. postua

Kadeteak (gizonezkoak): 5. postua

Infantilak (gizonezkoak): 4. postua //2. fasean

Kimuak (gizonezkoak): 9. postua

Benjaminak A (gizonezkoak): 3. postua

Benjaminak B (gizonezkoak): 8. postua

Kadete jubenilak (emakumezkoak):4.postua//2.fasean

 

LAUDIO

CLUB DEPORTIVO LAUDIO

Erregional preferentea (gizonezkoak): 7. postua

Ohorezko jubenilak (gizonezkoak): 2. postua

Jubenil B gizonezkoak): 7. postua

Kadeteak (gizonezkoak): 5. postua

Erregionala (emakumezkoak):Kopa Erregionalean

Infantilak A (gizonezkoak): 6. postua

Infantilak B (gizonezkoak): 2. postua

Infantilak C (gizonezkoak): 7. postua

Kadeteak B taldea (emakumezkoak): 2. postua

Infantil / kimuak C taldea (emakumezkoak): 7. postua

Kimuak A (gizonezkoak): 1go postua

Kimuak B (gizonezkoak): 11. postua

Kimuak C (gizonezkoak): 7. postua

Kimuak D (gizonezkoak): 1go postua

Kimuak E (gizonezkoak): 6. postua

Laudio eskola A (gizonezkoak): 12. postua

Laudio eskola (gizonezkoak): 2 .postua

ARRANKUDIAGA

INDARRA FUTBOL TALDEA

III. erregionala (gizonezkoak): 11. postua

Infantilak (gizonezkoak):3. postua //2. fasean

Infantilak (emakumezkoak):5.postua//2fasean

Kimuak (gizonezkoak): 4. postua

IBERLANDA TALDEA

III. erregionala (gizonezkoak): 1go postua

Kadete-jubenilak (gizonezkoak): 1go postua

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide