Eskualdeko saskibaloi talde gehienak maila berean jarraituko dute

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko eka. 3a, 13:20

 Saskibaloiak gure eskualdean hiru talde garrantzitsu ditu: Amurrioko Zaraobe Kluba, Urduñako Bedadarbide eta Laudioko Sugarrak.

 Saskibaloiak gure eskualdean hiru talde garrantzitsu ditu: Amurrioko Zaraobe Kluba, Urduñako Bedadarbide eta Laudioko Sugarrak.

Amurrioko Zaraobe Klubeko taldeak lan bikaina egin du aurten. Izan ere, zazpi taldeetatik bostek lortu dute bigarren postutik gora egotea. Lehenengo postua talde bakarrak lortu du, kimu kategoriako emakumeek, hain zuzen ere. Benjaminetan lau talde daude eta denak daude 2. fasean.

Urduñako Berdarbide taldea, aldiz, 2. postu bakarra lortu du eta minibasket emakumezkoak izan dira. Beste postu guztiak 2. postu horretatik gorakoak izan dira.

Laudioko Sugarrak taldearentzat, ordea, liga ez da hain ondo joan, izan ere hiru talde dituzte eta horietako bat ligako azken postua izandakoa da.

Hona hemen eskualdeko saskibaloi talde guztien sailkapenen zerrenda:

 

AMURRIO

ZARAOBE CLUB

II. Senior (gizonezkoak): 12. postua

II. Senior (emakumezezkoak):2.postua//2.fasea

Kadete (gizonezkoak): 2. postua

Infantil (gizonezkoak): 2. fasean

Infantil (emakumezkoak): 2. fasean

Kimuak 2 (gizonezkoak): 7. postua

Kimuak 1 (emakumezkoak): 1go postua

Benjaminak:

Lau talde: 2 fasean

 

URDUÑA

A.D. BEDARBIDE

Senior (gizonezkoak): 8. postua

Junior (gizonezkoak): 4. postua

Junior (emakumezkoak): 8. postua

Kadete (emakumezkoak): 3. postua

Infantil (gizonezkoak): 4. postua

Minibasket (emakumezkoak): 2. postua

Preminibasket (talde mistoa): 7. postua

LAUDIO

SUGARRAK

Senior 2.maila (gizonezkoak): 8. postua

Senior 3. maila (gizonezkoak): 3. postua

Kadeteak (gizonezkoak): Azkenak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide