Laudioko Atletismo Kluba oso pozik Euskadiko txapelketan lortutako emaitzekin

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko mai. 26a, 08:14

Aurreko asteburuan izan zen estalperik gabeko pistaren Euskadiko Txapelketa. Donostia izan zen aukeratutako tokia eta Laudioko Klubeko hainbat korrikalarik parte hartu zuten.

Asteburuan izan da estalperik gabeko pistaren Euskadiko Txapelketa. Donostia izan zen aukeratutako tokia eta Laudioko Klubeko hainbat korrikalarik parte hartu zuten.

Bere entrenatzaileak, Edu Frutosek, adierazi duenez, oso pozik daude lortutako emaitzekin, izan ere, parte hartutako hainbatek haien markak hobetu dituzte. Guztira, zortzi gazteek aritu ziren txapelketan eta horietako bik podiumera igotzea lortu zuten. Alde batetik, Abigail Hortiguela, 100 metro lautan hirugarren postua lortu zuen. Bestalde, Ander Altuzarra, jauzi hirukoitzean bigarren postua lortu zuen 11 metro eta 40 zentimetroko salto bat eginaz.

 Korrikalari guztien postuak eta markak

-Araitz Goitia Marquinez: 6.postua hezidun 100 metroetan (17''20)

-Maider Martin Zorrozua: 6. postua 600 metro lauetan (3´25'') eta 1000 metro lauetan 6. postua (3'25'')

-Aitana Delgado Santamaria: 1000 metro lauetan 4. postua (3'17'') eta 5. postua 600 metro lauetan (1'44'').

-Naroa Mendez Barrondo: 5. postua luzera-jauzian (4m 40zm)

-Abigail Hortiguela Ussia: 3. postua 100 metro luzetan (13'18'') eta 300 metro lauetan 5.postua (45'')

-Ander Gardeazabal Bilbao: 5.postua 1000 metro lauetan (3'06")

-Ander Altuzarra Arbaiza 4.postua luzera-jauzian (4m 28zm)eta jauzi hirukoitzean 2.postua. (11m 40zm)

-Besaide Astibiza Sanchez: 4. postua 3000 metro lauetan (12'01")

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide