Omniak txakurren aisialdirako guneak sortzeko mozioa aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2014ko eka. 6a, 07:39

Iker Castellote Garcia herritarrak sinadura bilketa bidez hasi zuen txakurren aisialdirako guneak eratzeko ekimena. Hori dela eta, Omnia alderdiak, Ikerrek proposatutako ekimena mozio forman bideratzea erabaki du. 

Iker Castellote Garcia herritarrak sinadura bilketa bidez hasi zuen txakurren aisialdirako guneak eratzeko ekimena. Hori dela eta, Omnia alderdiak, Ikerrek proposatutako ekimena mozio forman bideratzea erabaki du. 

Laudion indarrean dagoen legediaren arabera, oinezkoen guneetan, txakurrek lotuta egon behar dute. Alderdiaren arabera, "Ez dago  animaliak aske egoteko gunerik" eta ondorioz, txakurrek ezin dute behar bezala ariketa fisikorik egin. Omniak txakurren aisialdirako guneak egitea proposatzen du eta gainontzelo alderdiak mozioarekin bat egitera gonbidatzen ditu. Gune horietan animalirik arriskutsuenak muturrekoak eramango lituzkete eta denak aske egongo lirateke. 

Gainera, alderdiaren arabera, txakurren kaka kopurua nabarmen murriztuko litzateke Laudion eta animali horiei beldur dieten pertsonek lasaiago ibiliko liratezke kaleetatik. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide