aiaraldea.eus

Gorobeleko amilburuetako hegaztiak

Erabiltzailearen aurpegia Gustavo Abascal, Naturayalako kidea   Iritzia

Gorobel edo Salbada Mendilerroa Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBE) izendatu zuten 2003an, Europa mailan nahiz EAEn biodibertsitatea babesteko habitat interesgarriak barne hartzen dituelako, hala nola baso autoktonoak, larreak, bazkalekuak, leizeak eta ur gozoko eremuak. 3.883 hektarea ditu Aiaran, Amurrion eta Uduñan banatuta.


Gorobel Mendilerroko HBBEaren barruan kudeatzen diren edo erabakigarriak diren elementuen artean, azpimarratzekoak dira hegazti nekrofagoak edota habitat harkaiztarretako hegaztiak.


Uztailean pare bat aldiz egin nuen Urduñako Porduta-Txolope ibilaldia. Gorobelen hegazti harkaiztarrak behatzeko dagoen tokirik onenetako bat dago, hau da, leku bikaina da mendi honetakoak bezala amilburuetan babeslekua edo habiak egiteko tokia aurkitzen duten hegaztiak ikusteko.


Hegazti hauen dibertsitate aberatsa babesteko gai izango al gara Gorobel HBBE eremu izendatu izanak exijitzen duen bezala?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa