aiaraldea.eus

Feminismoa, norbaiti axola?

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Garcia Albizua (Laudio)   Iritzia

Testuinguru legalak eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko aurrekariek ibilbide luzea izan dute gaur egungo egoerara iristeko, baina oraindik ere, gabezi handiak daudela antzematen da. Azken ustekabea, Laudioko kiroldegiko emakumeen eta gizonen aldageletan ikusitakoa, identifikazio sexistak: emakumeentzat soineko arrosa eta mutilentzat praka urdinak.

Askorentzat horrelako irudiak garrantzi gutxikoak dira. Are gehiago, ez dute genero desberdintasunaren oinarria estereotipoetan kokatzen. Eta honek, harritu baino, kezka eta buruhausteak sortzen dizkit. Izan ere, ate horietatik sartzen diren umeei eta nerabeei horrelako irudiak helarazten dizkiegu; ez dut uste mezua interpretatzeko gai direnik, baina bai, ordea, irudi horiekin erlazionatzen diren gainontzeko estereotipo guztiak. Egoera honi aurre egiteko, bi ardatz aldatzea ezinbestekoa da: emakumeen ahalduntzea, eta balioen aldaketa. Ahalduntzea diodanean, pertsona batek bere bizitzari eragiten dioten baliabideen eta erabakien gainean duen autoritatea areagotzeaz ari naiz. Eta, beste aldetik, maskulinitatearen eredu tradizionala zalantzan jartzen duten gizon kopurua handitu beharra dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa