Feminismoa zorrozten

Erabiltzailearen aurpegia

Egilea: Otsemeak (Amurrio)

Batzuek ahoa hitz politez bete eta hankamotz dauden lorpenen inguruan hitz egiten duten bitartean, martxoaren 8a feminismoa zorrozteko eta bizi garen sistema heteropatriarkalak kapitalistari hortzak erakusteko eguna ere badela aldarrikatu nahi dugu.

Loreak eta zorionak oparitzen dizkigutenei, martxoaren 8a (ere bai) borroka eguna dela argitu nahi diegu. Borroka eguna, martxoaren 8ak biltzen dituen topiko eta konnotazio guztiez gain, indarkeria matxisten erasoetatik defendatu beharrean jarraitzen dugulako: ikastetxean, kalean, lantegietan... Gainera, bi aldiz erasotuak sentitzen gara: erasoen aurkako protokoloak askotan ez direlako aktibatzen, eta oztopoak besterik ez ditugulako aurkitzen!

Era berean, onartu beharra daukagu, aspaldi utzi geniola sinisteari instituzioetatik bidaltzen dituzten mezu eta hitz emate horietan, jada nazkatuta gaude! Horregatik neska gazteok autodefentsa feminista [guk geuk eta geure modura] arma izanik, elkarrekin hazi, indartu eta garenaz harro egon behar dugula argi dugu! Inorengandik ezer espero gabe, inori baimenik eskatu gabe!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide