aiaraldea.eus

[IRITZIA] Bizkaiko metala borrokan

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Larrazabal   Iritzia
[IRITZIA] Bizkaiko metala borrokan
Bizkaiko metaleko langileen manifestazio bat. / Argia.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

2019.urtean gaude eta Bizkaiko metaleko langileen lan baldintzak 2003ko hitzarmen batean daude jasota (gutxiengo batek sinatutakoa 2008koa da eta enpresek nahi izan duten tokietan aplikatu da).
Patronalak eta gobernuak industriaren egoera gero eta  hobeagoaz hitz egiten digute. Hobeagoa norentzat?  Lan baldintzak hobetzeko garaia dela uste dugu.

Gutxienenko eduki hauek eskatzen dira:

*2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako ordaina.

*Inolako kasutan ez dio langile batek enpresari itzuliko “aurrerapen gisa” jasotako igoerarik, hauek hitzarmenean adostutakoa gaindituz gero.

*Igoerak tauletan eta soldata errealetan ezarri behar dira sektorean lan egiten duten behargin guztientzat. Hitzarmenaren iraupen urte bakoitzean KPI +2 tauletan eta  KPI+1 soldata errealetan.

*Subrogazio eskubidea.

*Lan erreformaren aurkako blindajea.

*8 orduko lanaldi murrizketa

*Aldi baterako kontratuak eta Aldi Baterako Laneko Enpresek kontratatzeko aukera mugatzeko neurriak. Kontratuetan iruzur egiten duten enpresetan malgutasuna aplikatzeko mugak.

*Sektorean genero berdintasuna areagotzeko neurri efektiboak.

*Lan osasuna lehentasuna izateko helburuaren aurrerapausoak.

*Hitzarmenaren edukia 2019. urtera egokitu azken eskubide hobekuntzak aintzat hartuz.

Borrokak jarraitzen du!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa