"Herri oratzea", antzinako lanbide eta ohituren ispilu

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura  Artziniega

"Herri oratzea" egin zuten atzo Artziniegako museoan. Aurtengo edizioan antzina Artziniegan ogia nola egiten zuten irakatsi zieten partaideei. Horretarako, herriko tresneria zaharra erabili zuten. Tailer eta solasaldiari esker, txorizo opiltxoak egin zituzten bertaratutakoek. Eguraldia lagun, 50 lagun inguru elkartu ziren.


 

»» Ikusi argazki guztiak (32)

Aiarako jaiak: Euskara, ingurumena eta berdintasuna zaintzeko dinamikaz blai

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura  Aiara

Aiarako jaiak: Euskara, ingurumena eta berdintasuna zaintzeko dinamikaz blai

Apirilaren 27an hasiko dira Aiarako jaiak. Euskara, berdintasuna eta ingurumena errespetatzeko hainbat neurri hartu ditu Udalak.

Hirugarren sailkatu da Ione Basterra Rosenauko lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola  Orozko

Hirugarren sailkatu da Ione Basterra Rosenauko lasterketan

Asteburuan jokatu da Rosenauko proba. Ione Basterra orozkoarrak hirugarren postua lortu du.

Ekainaren 11n izango da aurten euskal presoen aldeko Garrastatxuko mendi ibilaldia

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola  Amurrio  Amurrio: Baranbio

Ekainaren 11n izango da aurten euskal presoen aldeko Garrastatxuko mendi ibilaldia

Ekainaren 11n izango da Garrastatxuko bigarren mendi ibilaldia. Izen-ematea zabalik dago www.herrikrossa.eus helbidean.

 

Tasio Martin: “Nire helburua Espainiako Kopan lehenengo zortzien artean sartzea da”

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola  Urduña

TASIO MARTINek (Urduña, 2000) irabazi berri du Bulder Liga. Apirilaren 1ean izan zuen Espainiako Kopako lehen proba, eta 10. sailkatu zen.

“Ispiluari kantatuta lortu dut bertsotarako kontzentrazioa, horren ondorio da finala”

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura  Amurrio  Amurrio: Baranbio

“Ispiluari kantatuta lortu dut bertsotarako kontzentrazioa, horren ondorio da finala”

SERAPIO LOPEZ izan da (Baranbio, 1960) aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketako finalistetako bat: “Ez nuen inondik inora ere espero. Duela bi urte ohartu nintzen nire onera itzultzen ari nintzela, eta hori ere islatzen da bertsotan”. Gasteizko Printzipal aretoan izan zen saioa, eta seigarren sailkatu zen.

Azaroan egingo dute anbulatorio berria

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Politika  Orozko

Azaroan egingo dute anbulatorio berria

Urrian ebatziko da lehiaketa, eta azaroan hasiko dira Hegoaldeko anbulategi berria eraikitzeko lanak.

Uzta gazi-gozoa bildu du Ganbegi 6-2 HTak asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola  Laudio

Ganbegi 6-2 Hockey Taldeak larunbatean hiru partida jokatu zituen Gardean. Kadeteek 3-0 galdu zuten R.S Tenis taldearen aurka Iparraldeko Ligan, baina Lehen mailako taldeak 3-2 garaitu zuen R.S Tenis. Euskal Ligaren barruan, kadeteek bina berdindu zuten Jolasetaren kontrako norgehiagoka.

»» Ikusi argazki guztiak (25)

Kilometroz kilometro, Aiaraldeko zeharkaldiaren kontaketa

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Euskara  Aiaraldea

07:32an iritsi da Korrika Urduñara. Barrerilla gainean hasi dira aiaraldearrak lasterka. 13:41 inguruan agurtuko du Arrankudiaga igarota eskualdea. Aiaraldea hedabidea zuzeneko jarraipena egiten ari da.

2017-04-07 14:06

Hau izan da Aiaraldeko azken kilometroa! Zolloarrek eraman dute!

"Erriberan polizia forala hurbildu zitzaigun furgonetara Korrikako txapa eta pegatina eske"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Euskara  Aiaraldea

"Erriberan polizia forala hurbildu zitzaigun furgonetara Korrikako txapa eta pegatina eske"

ANGELA RICO HERRERIA (Laudio, 1982) Korrikako furgonetan ari da zeharkatzen Euskal Herria. Euskararen aldeko ekimenaren bitxikeriak eta abenturak kontatu ditu.