Herri biltegia zabaldu dute elikagaiak eta bigarren eskuko gauzak jaso eta banatzeko
2014-12-17 08:10 UrduñaUrduñako udalak Herri Biltegia zabaldu du. Anbulatorioaren azpiko solairuan kokatuta dago eta bi zerbitzu eskaintzea du helburu. Batetik, elikagaien banaketa. Eta, bestetik, egoera onean eta garbi dauden gauzak jaso eta banatzea. Horien artean daude etxetresna elektriko txikiak, altzariak, jostailuak, motxilak, oinetakoak.. Egitasmoaren bidez urduñarren ongizatea hobetu nahi dute, egoera ekonomiko zaila duten hiritarrei bultzada eman asmoz. Azpiegitura bi eremutan bereizi dute: elikagaien banaketakoa eta erabilitako objektuen bilketa gunea.
Elikagaien banaketa
“Kexaako gerlariaren abenturak kontatzen ditu liburuak. Erdi aroan girotua dago”
2014-11-09 09:29 Aiara Aiara: ZuhatzaJOKIN CARAMES (1950, Zuhatza) ez da idazle sentitzen, baina betidanik gustatu zaio idaztea. “El guerrero de Kexaa” liburua idatzi du.
“El guerrero de Kexaa” liburua idatzi duzu. Zer kontatzen du?
Floro Urkijoren erakusketa
2014-11-08 15:08 LaudioFloro Urkijoren erakusketa ikusgai dago Laudioko Kultur Etxean.
Argazkiak: Izar Mendiguren
"Mendi lasterketan aritzeko Aiaraldean malda politak daude"
2014-10-29 10:44 ArtziniegaZURIÑE FRUTOS (Artziniega, 1986) korrikalaria da. Areto futbolean hasi eta mendi lasterketak egiten bukatu du. Ez edonola gainera, Euskal Kopan hirugarren postua lortu du.
Gorbeia Suzien lasterketa ospetsuan hirugarren sailkatu zinen. Pozik,ezta?
Aparkalekuen arazoari aurre egiteko azterketa eta moldaketak planteatu dituzte
2014-09-25 09:40 UrduñaUrduñarrek Alde Zaharrean aparkatzeko arazoak dituztela-eta, azterketa egin du udalak. Orain, aparkalekuen arazoak konpontzeko prozesua abiatuko dute. Alabaina, Alde Zaharra edertzeko planean aurreikusi bezala Urduñako harresiaren inguruan zeuden aparkatzeko lekuak aldatu egingo dituzte urritik aurrera.
Berdintasun planaren onarpena, udalbatzaren zain
2014-09-07 10:10 UrduñaUrduñako bigarren berdintasun plana abiatzear da. Uztailaren 14an aurkeztu zuten herritar eta elkarteen aurrean eta Emakunderen ekarpenak jaso ostean iraileko udalbatzan bozkatuko dute azken emaitza.
Igandean egingo dute San Juan azoka, Bizkaiko urteroko feria-merkaturik zaharrena
2014-06-19 08:30 UrduñaEkainaren 22an, igandean, ospatuko da Urduñan San Juan azoka; Bizkaian egiten den urteroko feria-merkaturik zaharrena. Besteak beste, abereak ikusi eta erosteko aukera egongo da. Ez da hori izango, ordea, berezitasun bakarra, Euskadiko XI.Txaroles abereen lehiaketa ere egingo baita. Azokaren antolaketan Olaran elkarteak, Arbaso Artisau elkarteak, Beharbidek eta Urduñako udalak hartu dute parte, besteak beste.
Abereak protagonista
Foru plazan eta Agua Saladako parkingean animaliak izango dira nagusi.
La Paul, urte osorako igerileku ekologikoa
2014-06-11 16:37 UrduñaUrduñako udalak La Paulen igerileku ekologiko bat egiteko proiektuaren lehen fasea onartu du. Hots, laku formako bainutoki bat egitea. Bigarren fasea udal kanping bat egitea litzateke, aire libreko ekintza ezberdinen topaleku izateko. Eta, azkena, parkearen prestaketei ekin eta autokontsumorako baratz ekologikoak bertan egokitzea. Udal ortuen leku aldaketa eta lehen fasea aldi berean egingo dute.
"Euskara plazara" ateratzeko ostiralero ikuskizunak egingo dituzte Foru Plazan
2014-06-05 11:32 Euskara UrduñaEkaineko ostiraletan "Euskara Plazara" programa antolatu du Udalaren Euskara Arloak. Helburua euskararen erabilera sustatzea da, eskolatik edo ikas eremutik ateratzea. Ekitaldi guztiak Foru plazan egingo dira, 17:30ean. Eguraldi txarra egingo balu, herri ikastetxera mugituko lirateke ekintzak.
Bosgarren edizioa
Euskara Arloak azaldu duenez, antolatzen duten bosgarren urtea da: "Harrera oso polita izan du". Adierazi dutenez, ekaina aldera plazan guraso eta ume asko elkartzen zirela jabetuta abiatu zuten egitasmoa.
Mila esker Xabier. Argazkia aldatu dugu, barkatu eragozpenak.
»» Ur saneamendua bereizteko babes ekonomikoa ...