Eta emakumea zer?

Erabiltzailearen aurpegia

Krisia hasi zenetik gure herria pairatzen ari den enplegu galera jasanezinaz aritu gara sindikatuok, komunikabideak eta jendartea oro har. Baina zer nolako enplegua irudikatzen dugu gai honetaz mintzatzen garenean?


Berehala industrian gertatzen ari den enplegu galera etortzen zaigu burura, are gehiago Fagor-en kasua guztion ahotan bolo- bolo ibili izan delarik azken egun hauetan. Baina komunikabideetako orrialdeak betetzen dituzten enplegu erregulazio espedienteen bitartez ez bada ere, modu isilean, kaleratze indibidualen bidez, borroka handirik egiteko aukerarik gabe …milaka eta milaka lanpostu galtzen ari dira. Eta ez da kasualitatea modu honetan suntsitzen ari den enplegua emakumeena izatea. Emakumeon lanak eta gizonen lanak ez du aitortza maila berdina, ez dute berdin balio, eta ondorioz emakumeen enplegua desegiten denean ere oihartzuna ezberdina da. Baina datuak hor daude, 2008tik hona emakumeen enplegua %12 jaitsi da. Honek suposatzen du emakumeen 68.000 lanpostu baino gehiago suntsitu direla.


Egun emakumeok pairatzen dugun diskriminazio estrukturalaz ohartzea derrigorrezkoa da, sexu-genero harreman eredu berri baten eraikuntzan pausoak emateko, parekidetasunean, errespetuan eta elkartasunean oinarrituko den harreman eredu berria behar dugu. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide