Egin dezagun urtea on!

Erabiltzailearen aurpegia

Aitortu beharra dago 2014a batzuentzat urte oparoa izan dela, kapitalari galde diezaiotela bestela; IBEX 35ak 14.900 milioiko irabaziak izan ditu lehen sei hilabeteetan eta espainiar bankuaren irabaziak 7.449 milioira iritsi dira.

Jendartearen gehiengoari erreparatuz,, ordea, 2014a gogorra izan da, desberdintasunak gehiago areagotu baitira.

Lanik gabe daudenen %53,7ak ez du langabezi prestaziorik jasotzen, eta lana izateak ez ditu bizi baldintza duin batzuk bermatzen.

Horrela, EAEn %41 handitu da pobrezian izateko arriskua, eta %71 Nafarroan. Honen aurrean, pobreziari aurre egingo dion plan estrategiko bat artikulatu beharrean, prestazioen kontrako eraso mediatiko, politiko eta sozial oso bat martxan jarri dute.

2014a ondorioz, langile eta herritarrentzat urte kaskarra izan da eta 2015a bide berdinetik joango da gure eskubide eta premiak instituzioen esku uzten baditugu.

Agintari politikoek 2015erako kimu berdeak saltzen badizkigute ere, iruzur berri baten aurrean gaude. Mobilizazio soziala da gakoa, gure eskubideak benetan bermatuko dituzten politikak egitera behartu behar ditugu instituzioak.

2015a hauteskunde zikloa izanik, Euskal Herrian akordio sozial zabal baten bidez eraikitako karta soziala eskutan instituzio guztiak interpelatzeko aukera paregabea dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide