Prekarietatea indarkeria da!

Erabiltzailearen aurpegia

Goizero lez etxetik atera eta lanera nindoala Maiterekin egin dut topo. A ze asteburua! Indarkeria matxistak 5 emakume erail ditu asteburu bakar batean! Zer gertatzen da jendarte honekin? Erantzuteko aukerarik ere ez dit eman, beti bezala presaka dabil, lanera sartu aurretik gurasoen etxetik pasa behar da, adinean aurrera doaz eta baten batek eskaini beharko die arreta.

Kalean behera Mila ikusi dut egunero garbitzen duen portalean erratza astintzen jo ta fuego. Zelan Mila? Nekatuta, jubilatzeko gogoekin, baina bizitza osoan lanaldi partzialean aritu naizenez, adina bai baina prestazioa jasotzeko baldintza minimoak ez ditudala betetzen esaten didate, hau marka gero! Eiderri mezua bidali diot asteburuan plana egiteko, baina lan egin behar duela erantzun dit. Kontratua lau ordukoa eta lanaldia astean zehar egiteko bada ere, tabernetan badakizu azkenean 8-9 ordu sartu behar, asteburuak barne.  Lanera helduta, ezin ditut Maite, Mila, Eider eta beraiek bezalako milaka emakume burutik kendu. Egunero zaintza lanez arduratu behar diren emakumeak, inolako babesik gabe lan merkatu arautik kanpo lanean dihardutenak, lan merkatu arautuan diskriminazioa eta prekarietatea pairatzera kondenatuak daudenak... Emakumeok pairatzen dugun egoera ez da normala, ez da kasualitatea. Sistema patriarkalak ondo diseinatutako estrategiaren ondorio zuzena da. Sistemak prekarietatera kondenatu gaitu, burujabetza ekonomikorako eskubidea lapurtu, menpeko izaki nahi gaituelako. Emakumeok pairatzen dugun prekarietatea indarkeria da!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide