Erabilera publikoko zenbait menditan espezie autoktonoak landatuko ditu udalak

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Pagazaurtundua Arbide 2016ko ots. 29a, 10:17

Orozkoko udalak jakinarazi duenez, azken urteetan ustiatu diren 50 hektarea konifera 45 bat baso hostozabal bilakatuko dituzte.

Esan bezala, azken urteetan erabilera publikoko zenbait mendi ustiatu dira; 50 hektarea gutxi gorabehera. Horietako zenbait, 5 hektarea, koniferoen ustiaketarako erabiltzen jarraituko dituzte, baina gainontzeko azaleraren aprobetxamendua aldatuko da.

Orozkoko udalak jakinarazi duenez, azken urteetan ustiatu diren 50 hektarea konifera 45 bat baso hostozabal bilakatuko dituzte.

Esan bezala, azken urteetan erabilera publikoko zenbait mendi ustiatu dira; 50 hektarea gutxi gorabehera. Horietako zenbait, 5 hektarea, koniferoen ustiaketarako erabiltzen jarraituko dituzte, baina gainontzeko azaleraren aprobetxamendua aldatuko da.

Katxabazo-Larraluze eremuan

Landatze berri horiek Gorbeiako parke naturalaren barnean kokatua dagoen Katxabazo-Larraluze erabilera publikoko mendian ari dira abiatzen.

Udalak adierazi duenez erabilera publikoko mendien erabilera politika aldatzen joan beharko litzateke, dibertsitatearen eta gure mendien onurarako, eta noski parke natural bat delako. Helburu horretarako udalak hazkunde geldoko espezieak aukeratuko ditu.

Haritzak eta ametsak, besteak beste

Era naturalean haritzak, ametsak eta abar bezalako zuhaitz autoktonoak hazten ari dira. Koniferoak espezie autoktonoen altuerako hazkundea indartzeko bakarrik ereingo dira. Koniferoak landatutako espezien arteko konpetentzia indartzen du eta era horretan zuhaitz mota horien hazkundea ahalbidetuko du.

Bestalde, malda gutxiko lekuetan, haritz autoktonoa ereiten ari da 10 metroko distantziara, gerizpean dauden larreak lortzeko helburuz.

Prozesu guztia gure mendietako espezieen arteko oreka lortzeko ari da gauzatzen udala eta udalerriko Agenda 21 prozesuaren ekintza barruan dago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide