Hondakinen frakzio organikoaren gaikako bilketan izena emateko kanpaina berria abiatu du Udaltaldek

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Pagazaurtundua Arbide 2015ko urr. 26a, 08:15

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek, bosgarren edukiontziaren eta autokonpostatzearen bidez, etxeko hondakinen frakzio organikoaren gaikako bilketa hedatzeko prestatu duen informazio kanpaina berria abiatu du.

Bigarren kanpaina horrek parte hartzen duten etxe kopurua bikoiztea nahi du eta bost hilabetetan garatuko da besteak beste Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo eta Orozko udalerrietan.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek, bosgarren edukiontziaren eta autokonpostatzearen bidez, etxeko hondakinen frakzio organikoaren gaikako bilketa hedatzeko prestatu duen informazio kanpaina berria abiatu du.

Bigarren kanpaina horrek parte hartzen duten etxe kopurua bikoiztea nahi du eta bost hilabetetan garatuko da besteak beste Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo eta Orozko udalerrietan.

2014ko urriko lehenengo informazio kanpainatik gaur arte 1.695 etxek eman dute izena borondatezko gaikako bilketan. Udaltalde 21eko zazpi udalerrietako etxebizitzen %15,4 suposatzen du horrek. Horietatik, %85,85ak bosgarren edukiontzia aukeratu du eta %14,15ak autokonpostatzea.

Eskualdeko hondakinen gaikako bilketan herritarren parte-hartzean bultzada berri hori bat dator 2020 EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana eta Hondakinen Esparru Zuzentarauarekin.

Parte hartzeko

Hauek dira izena emateko bideak:

1) Atarian jarriko den kartela.

2) Webgunea.

3) E-maila: konposta@ut21.org.

4) Telefonoa: 94 621 54 72.

5) Banaketa puntu finkoak: Udaletxeak, Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoa Arrankudiagan eta Abusu Zentru Sozio-kulturala Arrigorriagan.

Bigarren kanpaina honek izango du berritasun bat: bosgarren edukiontziaren bitartez parte-hartzeko interesa daukaten etxeetara birziklapen kita zuzenean eramango dira teknikari adituen eskutik, kontsultak argitu ahal izango dutelarik.

Bosgarren edukiontzian inskribatutako etxe bakoitzak, doan josoko du birziklapen kita: 10 litroko edukiera daukan ontzi bat, 100 poltsa konpostagarri, edukiontzia zabaltzen duen giltza eta argibide itsasgarria.

Autokonpostajea

Ortua edo lorategia daukaten etxebizitzei autokonpostatzea eskaintzen zaie, modu horretan, beraien hondakin organikoekin erabilgarria izango zaien ongarria edo konposta sortu ahal izango dutelarik.

Inskribatutako etxe horiek ere doan jasoko dute autokonpostatzeko kita: konpost-ontzia, aireztagailua eta autokonpostatzeko gida. Inskribatutako pertsonei informatuko zaien formakuntza tailerretan banatuko da material hau.

Bosgarren edukiontzian landare jatorria daukan hondakinak sartu daitezke, freskoak naiz kozinatuak: frutak, barazkiak, lekak, ortuariak, ogia eta opilak, paperezko ahozapiak, kantitate txikietan lorategiko hondarrak, fruitu lehorrak eta abar.

Hondakin horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren Konpostegira eramaten dira, non nekazaritzarako eta lorezaintzarako ongarri edo konpost bilakatzen diren. 2014ko azaroan zerbitzu berri hori martxan jarri zenetik igaro diren hamaika hilabeteetan, biohondakin horien 153.301 kilo bildu dira eskualdean. Gainera, inskribatutako 240 etxeetan 31.200 kilo konpostatu dira zuzenean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide